Mikel Gaztelurrutia

Eibarren (Gipuzkoa) jaioa, Mikel Gaztelurrutia pianoan lizentziaduna da Bartzelonako Goi Mailako Kontserbatorioan, eta Bartzelonako Taller de Musics-en bete zuen piano jazzaren prestakuntza. Irakaskuntzaren arloan ibilbide luzea egin izanaz gain, bere karrerak etenik gabeko jarduera du konpositore eta moldatzaile gisa, baita hainbat proiekturen zuzendari eta sortzaile gisa ere, hala nola Mikel Gaztelurrutia Trio, The New Jazz Voices Ensemble, Brazilian Sextet eta YO! ikuskizuna Becky Sigel estatubatuar koreografoarekin batera. Black on White hirugarren lanarekin  ibilbide bikaina egin du, eskarmentu handiko bi musikariren laguntzarekin; Aritza Castro bateria jole barakaldarra eta Javier Callen kontrabaxu jole aragoiarra.

Entzun: Mikel Gaztelurrutia.
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com