Xabi ta Petti

1 abendua, 2011

Horietako batzuk disko
honetan jaso dituzte Xabik eta Pettik, musikari talde zabal baten laguntzaz:
Ultracuerpos taldeko Mikelini (kontrabaxua) eta Kiko (gitarra), Rafa Aceves
(pianoa), Jose Martinez (bateria), Oscar de la O (kaxoia), L. M. Moreno ‘Pirata’ (saxofoia) eta
Chris Casello (steel guitar), besteak beste. Freddie King-en Hideaway blues klasiko instrumentalak
irekitzen du diskoa, giroa berotzen hasteko. Ondoren datoz I Never Cared for You (Willie Nelson), kutsu latinoko bertsioan
emana, eta Baby it’s you, Beatlesek eta
The Shirelles-ek ospetsu egin zuten kantua, biak formatu akustikoan eta Xabik
abestuak. Pettik sortu du diskoko jatorrizko kantu bakarra, Satorra soul-blues balada beroa, eta
Chris Casello steel gitarristak
parte-hartu du kantu horren grabazioan.

Rhythm & blues-aren
klasiko batek zabaltzen du B aldea: I Got
a Woman
(Ray Charles), Rafa Aceves pianistaren protagonismoarekin. Xabik
eta Pettik txandaka abestu dute Díselo,
Andre Williams ahantziaren kantu baten bertsio dibertigarria, eta rock & roll-era
jo  du bikoteak Mr. Jones (John D. Loudermilk) moldatzerakoan. Amaitzeko, Steve
Marriotten (Small Faces) Every Mother’s Son
euskarara ekarri dute, Amaren semea,
eta Xabik abestu du.

Lagun arteko diskoa
egin dute Xabi ta Pettik, eurak eta entzuleak ondo pasatzeko helburu
behinenarekin egindakoa.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com