Usted está aquí: Inicio Tienda Iri barrenetik

Iri barrenetik

Junio de 2021
CD
10

Euskal doinu herrikoiak son, runba, cha-cha-cha edota bolero erritmoz eta jazz janzkeraz aurkeztuak. Laburrean eta funtsean, hori da “iri barrenetik” eskaintzen duen nahasketa bitxia. Baina atentzioa eta kuriositatea pizteko aitzakia hutsa dela pentsatu aurretik, doinu kutsakorrez betetako bilduma fin honi merezi duen entzunaldia ematea komeni da.

Erritmo alaiek aldaka astintzera gonbita egiten duten bitartean, euskal dantza herrikoiak mundutik bidaian irudika ditzakezu. Geltoki bakoitzean, jantziz, mintzoz eta ohituraz aldatuaz, bertakoengandik ikasiz eta erakutsiz ere. Gure betiko doinuak izaten jarraitzen dute eta aldi berean, berriak zaizkigu. Inoiz Euskal Herrian izan ez denarentzat eta bertako abestiak ezagutzen ez dituenarentzat, latindar kutsuko doinu gozoak irudituko zaizkio. Euskaldunok, ordea, inoiz irudikatu ez dugun edertasun berri batez sumatuko ditugu ustez zaharkitutzat zituen doinu guzti haiek.

 



Puede que estos también te gusten ...: