Hilkorra ez banintz

10.00 

Andoniren erregistroak zerikusi txikia du jazzaren munduko ahots maskulino
handiekin. Haren tesitura a priori pop errepertorioarentzako egokiagoa dirudien
arren, Andoni ez da kikildu, ez du inoiz ere atzera egin. Testuak egokitzen
ditu, bere doinuetara biltzen eta moldatzen ditu, eta azkenik bere egiten ditu
sentimenduz beteriko abesti bihurtuz.

Andoniren lagunek bikain betetzen dute euren egitekoa, ez baita
gutxiago espero Musikenetik atera berri diren musikari hoberenetako
batzuengandik: Jorge Abadías (gitarra),
Kike Arza (kontrabaxua) eta Juanma Urrizak (bateria) irazki bikaina
eta beroa ehuntzen dute, grabazioaren arduradun Fredi Pelaezek (Organiks!)
maisuki jaso duen moduan. Fredi Pelaez etorkizunean oso kontuan hartu beharreko
ekoizle gisa ageri zaigu lan honetan, xehetasunak eta freskotasuna bazter utzi
gabe adierazkortasun handiko interpretazioak lortzen baititu berak. Aipamen
berezia merezi dute disko osoan zehar agerian geratzen diren Andoni Arcillaren
beraren moldaketa lan zoragarriek eta pianoz egiten dituen ekarriek.

Jazz abestuak eta musika garaikideak
emandako urrats garrantzitsua euskaltasunetik.
      

Disc Type: CD
Publication date: 2011/12/02
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com