Artze

10.00 

Tango baten sentsualitatea, txalapartaren oihartzun aintzineko, sakon eta betierekoa eta jazz-aren distira jostagarri eta ezustekoz betea naturaltasun eta dotorezia
ezin handiagoz nahasten dira Hutsun + JEL Trio taldeak sinatutako disko honetan. Kuriostasunak gidari, ausart, soinu berrien bila etengabeko bilaketa horren ondorioz doinu bilduma sailkaezina eskaintzen digute bertan. “Artze”, gure artista handienetako baten omenezko izenpean datorren disko honek milaka irakurketa aukera ezberdin gordetzen ditu barnean. Bildumari izen ematen dion txalaparta soileko doinu instrumental ederraren inguruan estiloen arteko harreman aberatsa ematen da gure aurrean, erakustaldi teknikoak alde batera utzi eta haren ordez entzulearekiko komunikazioa eta emozioa eraginez beti. Bereziki aipagarria da “Libertango”-ren bertsioa, bibrafonozko ekarpen zoragarriz hornituta eta biziki hunkigarria.

Agian Hutsun + JEL Trio proiektuaren eskaintza ez da horren ezustekoa eta oldarkorra izango entzule askorentzat. Ohituta bait gaude era guztietako esperimentu tekniko bitxi, hutsal eta aspergarriak edonon aurkitzera. “Artze”-ren emaitzak dira hemen ezustekoak eta hunkitzen gaituztenak, eta hori da benetako balioa duena.
Musika zintzoa, ausarta, ederra eta guztiz inspiratzailea gordetzen da disko honetan zure belarrien zain.

Disc Type: CD
Publication date: 2022/12/27
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com