Uda labur hori / Aquel corto verano
Zintzo jokatuko dut zuekin: izan ere, batek ez du honakoa bezain jazz disko kitzikagarri askorik jasotzen. Disko honek hasiera-hasieratik egiten dizu bere munduan sartzeko eta sorkuntzaren bide malkarretan barrena ibilalditxo bat egiteko gonbita, burua zabalik eta garbirik duzula. Izan ere, disko zintzoa da, kontrastez eta ustekabeez josita. Horixe bera!
Liburu batean du abiapuntua Uda labur hau diskoak, Juan de Diego Gerra Zibileko aurreneko hilabeteetan Madrilen hildako buruzagi anarkista leondar Buenaventura Durruti pertsonaia liluragarriarengana hurbiltzera eraman zuen El corto verano de la Anarquía liburuan, hain zuzen. Liburu hura eta garaiko Bartzelonako beharginen bizimoduari buruzko idatzi sorta bat dira musika kontakizun honen erreferentzia, eta gai bakoitza, nota bakoitza esatera ere ausartuko nintzateke ni, giza esperientzia bati lotua da, istorio bati lotua. Eta hain zuzen ere horretan oinarritzen da disko honen lilura: gu berez bizipenak diren paisaietara eramateko gaitasuna du. Eta hori ez da batere erraza.
Eta ez da haurren jolasa soilik ahots bat eskainiko duen taldeko soinua lortzea. Jazzak banakoek planteatutako talde lan handitik asko badu, honako hau da horren erakusgarri bikaina; Juanek, Danik eta Joek batera arnasten dute, eta guztion batentzat eta norbera guztientzat ez den beste benetako lidergorik ez dago, hiruon artean dagoen bat etortze bikaina agerian geratzen delarik. Ez dago musika elkarrekin sortzea bezalako plazerik, ez dago zatien batura osotasuna izatea bezalakorik.
mario benso
More disks from this artist:
-
Grebalariak
September 2021CD
10 € -
Trakas
May 2012CD
10 € -
Juan de Diego Trio
CD
10 €
You might also like these ...
-
Starting!
RS Faktor
July 2011CD
Agortuta -
Juan de Diego Trio
Juan de Diego Trio
CD
10 €