Txikizio Kuadrilla
Verkami kanpaina arrakastatsu bat burutu ondoren hemen da Txikizio “Wreck” Koadrilaren disko ederra. Gorka Gaztanbide bera ahots eta bateriak, David Burgui gitarran, Kike Arza baxuan eta Ramon Garcia pianoan osatutako laukote oinarrizkoa eta abesti batzuetako txikizio konplize moduan Haizea Gaztanbide ahotsean, Alberto Arteta saxo tenorrean eta Raul Arizaleta gitarran izan ditu lagun. 10 abesti su baxuan atonduak, eta egun pare batetan naturaltasun osoz grabatuak Javier de Mabel-en eskutik Nafarroako Sartagudako estudioan. Amaia Lasa, Angel Erro edo Gustavo Adolfo Becquer-en letrak, Julio Anguitaren diskurtso bat erdian, jazz, folk, pop, soul, rock eta Gorkak maite eta miresten duen musika guztien oihartzunak, maisutasunez doituak, abesti intimo, hunkigarri eta era berean bizi eta indartsu hauen mesederako. Ongi etorria eman diezaiogun Txikizioari..