Txertaketa LP
BROKEN BROTHERS BRASS BAND
“TXERTAKETA”
Mundu orok daki jazzaren sehaskatzat hartua dela New Orleans. Tradizioaren arabera, europar musika bandaren eta musika beltzaren kontzeptuen arteko fusioak sortu zituen XX. mendearen hasieran Brass band direlakoak edo funtsean haize instrumentuek osaturiko bandak. Herri musikaren aldaera honek egindako ibilbideari eta jazz musikaren bilakaeran izandako garrantziari esker, Mardi Gras inauteriko hiriburuari soinu banda jartzeaz gain bere horretan genero ere bihurtu da, berezko hizkerarekin eta kaleko mintzaerarekin, eta hasiera batean hileta eta bestelako ospakizunak girotzeko sortu zenak gaur egun bere isla du, iparramerikar musika beltza ia guztiak bezala, munduaren gainerakoan.
Barañainen Sustraian records-en "La nabe" estudioetan Mighty Martyk eta Diego Ramosek grabatua, nahasketak Moisés No Duermek Bird & Cage-n eginak eta masterizazio lanak Ibon Larruzeak Euridia estudioetan eginak. Broken Brothers Brass Bandek berak eta The Sustraiansek ekoitzia da "Txertaketa", 2006. urteaz geroztik tradizioa eta sustraiak New Orleanseko musikarekin ez ezik Funkarekin, Jazzarekin, Soularekin eta Txarangarekin ere uztartu dituen banda nafarraren laugarren eta azken lana. Ion Celestino tronpeta jotzailea taldeburu, Mario Diaz de Rada (tronpeta jotzailea), Iñaki Rodriguez (saxo baritonoa), Adrián Fernandez (tronboia), Miguel Moisés (tronboia), Eneko Urrestarazu (tronboia), Alfonso Areta (sousafoia), Juanpe Medrano (sousafoia), Daniel "Monstruito" Lizarraga (panderoa, ohola, danborra), Gorka Gaztambide (danborra) eta Jon Uribeetxeberria (dunbala) musikariek, Nerea Erbiti, Terela Gradín eta Sivia Pérez abeslariek eta beste laguntzaile sorta handi batek parte hartu dute grabazioan. Gehienek jazz taldeetan edo herri eta/edo abangoardiako taldeetan jotzen dute. Kaleko zuzenekoak eta agertokiko emanaldi bizi-biziak lantzen eta eskaintzen ditu bandak.
Hasieratik adituko dugu lan honetan zehar lagun izango dugun second line usain gozoa, "Agur Jaunak" gaian euskal tradizio petoenarekin eta "Monstuito special" gaiarekin uztartuz, "Greba Mugagabea" gaian jazzaren lurraldeak bisitatuz eta "Martin & Marcella" gaiarekin berriz ere kalera itzuliz. "Xuri guztiak ez dira irinak" gaiarekin, euskaraz eta gaztelaniaz interpretatutako raparen bidez, eutsi egiten dio bandak bere espiritu egongaitzari. Dut taldearen "Ezjakintasunaren kateak suntsitu" gaiaren bertsioan, jazzaren eta funkaren artean dabil banda, eta Afrikara eramaten gaitu "Elhadji Ndiaye" gaiaren bidez. "Estamos del otro lado" eta "Geure Gainetik" gaiek berriro ere dakarkigute Mardi Graseko usain gozoa Iruñeko kaleetan barrena, bidaia honi hasiera emandako "Agur Jaunak" gaiarekin, ongietorria bezala agurra izan baitaiteke, amaitzeko. "French Quarter" auzoan egiten den desfilearen doinua dario "Txertaketa" lanari, baina funka eta jazza nagusitzen dira, aldarrikapenak egiten dituen, gauzak kontatzen dituen eta asperdura salatzen duen bandaren soinua du, gonbit egiten digu kalean dantzatzeko eta gozatzeko, mintzatzen den hizkuntza edonongoa delarik ere.
A priori inork ere ez luke antzekotasun askorik aurkituko New Orleans eta Iruñea artean, baina aski litzateke bi hirietako kultura biziari eta kaleko kulturaren aurreko maitasun partekatuari erreparatzea antzekotasunak handiak direla argi eta garbi ikusteko. Horren urrun eta horren gertu dauden bi hiri, musika darien bi hiri bizi, lotura partekatu bat dutena, Broken Brothers Brass Band, alegia. Gaur egun Iruñean gertatzen den lagin adierazgarria, zeinaren uhinak ezinbestean hedatzen diren.
More disks from this artist:
-
Txertaketa
April 2018CD
10 € -
Ildoa landuzLP
August 2016LP
14 € -
Ildoa lantzen
March 2016CD
10 € -
In the Mud
January 2014CD
10 € -
The Life we deserve
December 2012CD
10 €
You might also like these ...
-
Txertaketa
Broken Brothers Brass Band
April 2018CD
10 € -
Ildoa landuzLP
Broken Brothers Brass Band
August 2016LP
14 € -
Ildoa lantzen
Broken Brothers Brass Band
March 2016CD
10 €