TripTics III-IV
Euskarazz eta Bouquet triptikoek osatzen dute diskoaren muina. Lehenengoan, giro bukolikoa ezartzen duen harmoniumaren sarrera instrumental baten ostean (Egunsentia), azken hamarkadetan euskal kantugintza berritu duten hainbat egilek (Pier Paul Berzaitz, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi...) jorratutako ildoarekin lotzen diren konposizioak eta doinuak aurkituko ditugu. Orkestra moldaketek handitasuna eta sakontasuna ematen diete Nire eskuetan balego eta Zure ate ondora bezalako abestiei. Kantu sendoak eta boteretsuak dira. Kontrastean, pianoak eremu arin eta jolasti batera eramaten du Zuk esan nahi ez zenidan hura.
Bouquet osatzen duten hiru abestiak Loraldia jaialdirako beren-beregi sortu ditu Etxebarriak, eta horietako bakoitzak lore bati egiten dio aipamen. Bere sendiari eskainitako abesti sentikor batek irekitzen du triptikoa (Pagotxa), eta frantsesez eta ingelesez abestiriko kantu banak osatzen dute. Hiruko honetan orkestraren presentzia apalagoa da eta kantuaren pisu nagusia hirukotearen gain geratzen da. Ondorioz, giro bilduagoak (Lotus noir) eta jazzeroak (To a pale orchid) aurkituko ditugu, diskoari amaiera ematen dion abestiaren ildo berean. Maite zaitudalakoan nago Etxebarriak bakarka jotako jazz-blues alea da, eta Tom Waitsen hasierako garaia gogora ekartzen du.
More disks from this artist:
-
Bihar Agian
November 2018CD
Agortuta -
TripTics Vol. I-II
November 2017CD
10 €
You might also like these ...
-
Bihar Agian
HIBAI
November 2018CD
Agortuta -
TripTics Vol. I-II
HIBAI
November 2017CD
10 €