The Last Port Sessions
Disko honen sustraiak Blues eta Rock estiloetan daude finkatuak, eta genero horretako gitarrajole handien lanean oinarritzen da, Aitor Badiolaren zigilu pertsonalarekin eta ozendurarekin, ez baitio beste iturri askotatik hartzeari uko egiten, taldeko kideen batetik bestera aldatzeko erraztasunari esker.
“Tren geltokiko bluesa” dugu legen erakusgarria. Shuffle eta funk artean dabiltza, Bonamassa onenaren arrasto argiekin, gitarraren riffetik abiatuta.
“Sunday morning” egitura gospel baten eta pop harmonien arteko konbinazio perfektua da. “Etorkizunari begira” abestian, berriz, taldea Blues Rock indartsuenera itzultzen da, eta jazz-aire bikainekin mugitzen da funkean, Antxon Sarasuak pianoan egindako lanak aipamen berezia merezi duela.
“Itzalen itsasoa”k agerian uzten du Armendariz- Zulaika tandemaren sendotasuna atal erritmikoan.
Lowell Fulsonek ospetsu bihurtutako "Reconsider baby" klasikoaren birsorkuntzaren bidez hartzen du forma organo soloa eta blues tradizionala lagun.
“Zeru more”k, berriz, taldearen alderdirik pop eta eklektikoena erakusten digu funk kutsu batzuekin, Oihan Lopetegi abeslariaren kolaborazioa nabarmentzen den tempo erdian.
“Sara”, trantsizio instrumentalez jositako pop-klabeko balada bat, gitarra solo bikainarekin amaitzen da, Aitor Badiolak lan honetan guztian izan duen argudio ildo beti erabakigarriaren jarraipen gisa.
The
last port sessions lan serio eta heldua da, anitza baina jatorriak
ahaztu gabekoa, bere arnasaren jabe dugula. Zazpi gai horiek, etiketak alde
batera utzita, Serious Businessek konposizio
propioetatik abiatuta bluesen eskema zaharrak berri bihurtzeko duen gaitasuna
erakusten du, euskararen bermearekin genero honetara benetako izaera eta nortasun
nabarmena ekarriz.
You might also like these ...
-
Adrian Costa Blues Band
Adrian Costa Blues Band
September 2015CD
10 € -
"Do The Siesta" Lorenzo Thompson, J.L.Pardo, Quique Gómez & Big Yuyu
September 2010CD
10 €