You are here: Home Shop Standards Session

Standards Session

March 2022
CD
10
saskira_gehituBuy

Standards Session” dotorea, Victor Antón gitarra joleak zuzendutako laukote bikainari esker. Bere alboan Pablo Gutierrez Calvo pianojolea dugu. Taldea osatzeko Daniel Garcia Bruno bateria jole madrildar nekaezina aukeratu dute eta azkenik, Francisco López “Loque”-ren kontrabaxua.

Standard doinuak eta itxura estandarreko musika, bai, baina hats berri batez amaitu ezineko zerumuga batez hitzegiten digun musika ederra ere. Jazz purua!

 

Victor Antonek Jazz musika modu ezin sakon eta garbiagoz maite eta lentzen du. Musikari, irakasle eta jazz sustraien arakatzaile nekaezin honek standard doinuak mireste ditu bereziki. Jatorrian Broadway-ko antzezlan musikalentzako egindako doinuak izan arren, haien edertasun hilezkorrari esker, dagoeneko sailkapen guztiak gainditu dituzte doinu horiek, hain zuzen ere. Hamarkaden zehar hamaika ber interpretazioetan beti fresko mantendu baitira. Egun, altxor zabal horretatik kantu bat edo beste aukeratzea eta bertsio berritzaile egin nahi izatea gehiegizko atrebentzia, edo are gehiago, estilo errepikatze hutsal eta antzua dirudi. Baina 5 musikari handi hauek era honetako begirunez, maitasunez eta konplizitateaz eta bata besteari entzun eta swing erritmo kutsagarriaren goxotasunean jolasteko gogoz aritzen direnean magia beti azaltzen da. Abestiak estreinako entzunaldien erresonantzia berezi berberaz ailegatzen dira gure belarrietara.  

 

 


More disks from this artist:


You might also like these ...