You are here: Home Shop Rio

Rio

December 2018
CD
10
saskira_gehituBuy

Entzun : 11 horas en Dallas

 

Album hau osatzen duten abesti gehienak Buenos Airesen egin nuen egonaldian ondu nituen, 2016an eta 2017an. Argentina bezala, kontraste handiko mundu baten eta askotariko iturrien bilgune dira abestiak. Jim Hallen musikaren azterketa oso lagungarria gertatu zitzaidan konposizioa eta inprobisazioa ia gauza bera baina sekula ere ez bat eta bera den leku arrotz hori ulertzeko. Leku horixe da, leku aldakorra, bere baitan beti desberdina, eraginetatik eta sormen arloko zorretatik harago, bisitatzen eta entzuleari erakusten saiatu naizena.

 

 

 

 

 

 

 

                                                                   RÍO     

Gaiak

 

1.      11 Horas en Dallas: Aireportu batean asko ematen dute 11 orduk, areago Estatu Batuetan. Hauxe da Pat Methenyren aurreneko diskoei egiten diedan omenaldi berezia.

2.      Desmotivado: Egia esan, gai honek ez du abiapuntu motibaziorik gabeko egoera batean. Izan ere, hitz joko bati egiten dio erreferentzia (des-motivado) doinuaren izaera motibikoagatik eta Jobimen abesti handiak gogorarazten dituen harmoniaren usain brasildarragatik.

3.      Onda: Pianoaren ildo nagusia Bruselan ondua da orain urte batzuk. Doinua askoz ere geroago osatuko zen Buenos Aires hirian izandako inspirazio istant batean. Egun hartan harrapatu ninduen Argentinako "uhin on" horren ondorioa izan zelakoan nago.

4.      El Bosque de Lengas: Argentinako Patagoniara egin nuen bidaia batean zehar idatzi nuen balada hau. Zuhaitz autoktono horiek osatutako basoak inguratzen dituzten bideetan haizeak sekulako txikizioak egiten zituen zuhaitzak makurraraziz eta adarrak ebakiz. Ondorioz, paisaia eder baina aldi berean goibel eta izugarria agertzen zen gure begietan, bizitzaren eta heriotzaren arteko leku arrotz  batean bageunde bezala.

5.      Subdiv: Segur aski honakoa da diskoan gairik landuena eta zailena. Egunak eman genituen gaia entseatzen azpizatiketaren aldaketak naturaltasunez hartu arte. Aipamen berezia merezi du Rodrigo Malvido bateria jotzailearen lanak, bikaina.

6.      Can't Buy Me Love: Gaia berriz ere harmonizatu nuen udazkeneko arratsalde batean buru belarri jardunda. Omenaldia Beatles taldeari eta, nola ez, Bill Frisell handiari, gaiaren inspirazio iturria baita.

7.      Jump Over It: Gai hau erronka hutsa izan zen inprobisazioaren ikuspegitik. Aldaketak oso bihurriak dira, ezin azkarrago gertatzen dira. Nire ustez, "gainetik jauzi eginez" baizik ezin da gai hau behar bezala jo.

8.      Dicho y Hecho: Baxuaren ildoa saio batera eraman eta han hasi ziren ideiak azaleratzen. Denbora gutxian idatzi behar izan nuen doinua grabazio eguna gainean genuelako: "esan eta egin". Zalantzarik gabe, beste benetako erronka bat inprobisatzailearentzat.