You are here: Home Shop Maite out Lyrics

Lyrics

berriz berpiztu naiz

igaro ziren elur beltzak eta une urdinkarak
igaro ziren bakarrik geratzeko beldur-ikarak

ekaitz etengabeak, iparretik haizeak
betiko zirudienean
zerua zabaldu zenidan

agortu baino lehen dosi berriaz gozatu nahi nuke
bide ertzean geratzeko arriskua izanda ere

jolasteko prest nago
galdu edo irabazteko
jokoan sartzeko prest nago

zeren berriz berpiztu naiz, berriz argi naiz
berriz jaio naiz
eta ez dut inondik nahi, hilik bizi nahi
itzaletan zain

heldu da
itsasora abiatzeko sasoia
gaur askatu dira ene “marinelaren korapiloak”

partitzeko prest nago
itsasgora hartzeko
ekaitza etorri baino lehen

zeren berriz berpiztu naiz, berriz argi naiz
berriz jaio naiz
eta ez dut inondik nahi, hilik bizi nahi
itzaletan zain

gaur itsaso naiz, belauntzi naiz, kapitain naiz

zeren berriz berpiztu naiz, berriz argi naiz
berriz jaio naiz
eta ez dut inondik nahi, hilik bizi nahi
itzaletan zain

atsegin ditut

atsegin ditut zelai berdeak zabaltzen dituzten leihoak
ezagutzen ez ditudan hiriak ezagutzen nauten drogak


atsegin ditut erreboltak bizikletak kantuak aintzirak
etxe zaharrak gorputz biluziak betiko zalantzak eta elurra


atsegin ditut atsegin direnak egur usaina negu portuak
lehengo kontuak begirunea egunez erditzen diren gauak

iluneko kantu gara

zenbat herri, zenbat hitz
iraungo dutenak zutik,
pentsamendu bakarraren
uholdean bizirik

ba al da irtenbiderik?

Edo elurra bezala
urtuko al dira denak
ekonomia berriaren izenean
itoko al gara denak?

ba al da irtenbiderik?

Iluneko kantu gara
ur handitan iraunbizi nahian

Betea da zorigaitza:
ezberdin izan nahi eta ezin

Iluneko kantu gara
ur handitan iraunbizi nahian

zure irria

joan dadila zure irria
joan dadila urrutira

ezkutatu ditut zure argazkiak
baina zure irriak nigan jarraitzen du

joan dadila zure irria
joan dadila urrutira

amaitu da bidaia amaitu da
berehala ahaztu nahi dut berehala
biharra zain dut eta
biharra zain dut eta

joan dadila zure irria
joan dadila urrutira

ahaztearen lezioa

bai erraza dela
“dena ahaztu” esatea
ahaztu dena

oraino ez dakit
iragana nola ahantzi
inork ba al daki?

nik ere
ahazten ikasi nahi nuke
lehen bait lehen
ahazten ikasi nahi nuke

erori eta altxa
hori da orain artean
egin dudana

baina bada ikasgai bat
hartzeko daukadana
ahaztearen lezioa

nik ere
ahazten ikasi nahi nuke
lehen bait lehen
ahazten ikasi nahi nuke

agurra
-distantziaren atari
bihotzetan mila euri-
eramangarria zait
baina orain
ahaztea falta zait
ez dut besterik nahi
ahaztea falta zait

nik ere ahazten ikasi nahi nuke
lehen bait lehen ahazten ikasi nahi nuke

gaur ez daukat manifesturik

nik ere idatziko dut manifestua
mundua aldatu nahi duen kantua
lau esaldi, lelo bat, hitz indartsuak
behin entzuterakoan gogora ekartzekoa, kantua

manifestua nahi dut kantu bat egiteko
eta kantuen arnasa bizirauteko
joan dira urteak, joan aukerak
abestiak badira, non dago herria, aberria, gure irria

eta orain mesedez emaiguzue atseden
biharko kolorez mozkortu gaitezen
zeru grisean ito baino lehen

gaur ezin dut gaur ez nago gaur ez daukat manifesturik
gaur ezin dut gaur ez nago gaur ez daukat ez hitz ederrik
gaur maitea gaur zu zara nire abesti bakarra
gaur maitea gaur zu zara

eta orain mesedez emaiguzue atseden
biharko kolorez mozkortu gaitezen
zeru grisean ito baino lehen

haizea dabil iraganaldetik

otsoen uluak sumatu ditut
eskaratzean nire aiduru

ez gara egundo
gauaren erdian
izuaren kantua entzutera ohituko
ez gara ez egundo ohituko

haizea dabil iraganaldetik
gauari bi eskuak lotu nahirik

orain ere
dantzan dira
itzalak ene logelan
orain ere
argitu da
mamuen karrusela, orain ere

haizea dabil iraganaldetik
gauari bi eskuak lotu nahirik

orain ere
oheratu naiz
etsipenen epelean
orain ere
amildu naiz
eromenaren besoetan, amildu naiz

ekaitza naiz
orain ere ekaitza naiz
eta egunsentia urruti da
egunsentia urruti da
gure hilak zaintzen nabil,
gure hilak zaintzen nabil,
orain ere

 

ekaitza naiz

 

 

gaur ez nau loak hartu nahi berriro ekaitza naiz

gaur orri zuri bat naiz hitzak ezin josirik

gaur ez dut sosegurik berriro amildu naiz

gau biluzian argi gorria itzali ezinik nabil

 

zenbat borroka herri honetan...

saminaren uhin beltzen artean

ito behar bagara nor izango da hemen

maitasuna gailentzen denean?

 

gaur ez nau loak hartu nahi berriro ekaitza naiz

gauaren argitan aurkitu nahian izar bete doinu zuretzat

 

zenbat borroka herri honetan...

saminaren uhin beltzen artean

ito behar bagara nor izango da hemen

maitasuna gailentzen denean?

 

astuna da ilunpean erantzunak bilatzea ilunpean

 

zauriak, ukapenak, aldapak, harresiak

irentsiko nituzke iragana gainditzearren

 

astuna da ilunpean erantzunak bilatzea ilunpean

 

gaur ez nau loak hartu nahi

berriro amildu naiz

gaur ez nau loak hartu nahi

gaur kantu bat naiz

 

zu ikusi orduko

 

 

zu ikusi orduko

mila dosi behar ditut

berriro sendatzeko

 

bada izar bat zeruan

itsutzen nauena

begiratu orduko

itsutzen nauena

 

zu urrundu orduko

mila esku behar ditut

dardarak uxatzeko

 

 

bada izar bat zeruan

itsutzen nauena

begiratu orduko

itsutzen nauena

 

nondik hasi neurria hartzen

 

zu ikusi orduko

zu urrundu orduko

 

zein da bidea

 

 

“denok dugu etxe bat iluntzean

noiz helduko itxaroten gaituena”

atea ireki eta isiltasuna

kanpoan ote erantzuna?

 

hutsik nabil bidean zu gabe

inork ez du zure lekua bete

eta zein da? eta zein da bidea?

 

baina ni gabe joan zinen

aurkitu nahi zaitut bidez bide

eta zein da? eta zein da bidea?

 

 

eta zein da bidea

zugana naramana?

eta zein da bidea

zugana doana ?

 

behin eta berriz

 

 

sakonak dira zauriak

gau luzeetan sendaezinak

lanbroa bi begietan

ez da ez giro aspaldian

 

hala ere denborarekin

ahaztu zaitut, bai zuk ni ere

eta egunsentiak berriro

badu zentzua biontzat

 

zu hor zaude ni hemen nabil

eta biok batu ezin

elkarrekin egon nahi eta

distantziak irabazi

 

behin eta berriz

 

samina itzali ez bada

itsasoa baretu ez bada

beste era batean baina

gogoan zaitut oraindik

 

zu hor zaude ni hemen nabil...

 

behin eta berriz

 

atzokoan bat izanda

une honetan bi izan behar

 

zu hor zaude ni hemen nabil...

 

behin eta berriz

 

maite haut

 

 

har nazan

arrats odolduko

hodei bizia

 

 

itsatsiak ditinat egunak

haurtzaroak sorginak bezala

eta asfaltoa ez dun karameluzkoa

eta gizon hura uste bezain ona

 

etxea ustelez erortzen ari dun

eta ez gidoigileak gura zuelako

 

maite haut

behar bada

baikor egingo naun hiretzat

euri

leuneko

goiz triste horretan