You are here: Home Shop kateak

kateak

October 2018
Single
10
saskira_gehituBuy

+ CD

 

Jon Gurrutxagaren lan berria Lokatzetan Play bildumaren barruan kaleratu du Gaztelupeko Hotsak-ek formatu bikoitzean. Binilozko singleak bi abesti jasotzen ditu (“Kateak” eta “Desitxuratuz”, biak Xabi Lasaren hitzekin) eta barruko CDak lau abesti gordetzen ditu (aipatutako biak, “Unearen oraina” eta “Wrinkled shirts and jackets”). Peio Gorrotxategi soinu teknikariaren Aieka estudioan grabatu ditu Gurrutxagak lau abesti hauek, patxadaz, inolako presarik gabe. Kantua zaintzea maite du musikari gipuzkoarrak. Aurreko diskoan horren emaitza ona ekarri zuen lan egiteko modua errepikatu du: abestu ez ezik hainbat instrumentu jo ditu (gitarra akustikoa, bateria, perkusioa eta ahosoinua “Desitxuratuz” abestian), eta laguntzaile ezberdinak izan ditu kantu bakoitzean. Horrela, Iñigo Gorritxategik baxua jo du hiru abestitan (“Kateak”, “Desitxuratuz” eta “Unearen oraina”), Patxi Zabaletak gitarra elektrikoa (“Kateak”), Urbil Artolak dobroa (“Desitxuratuz”), Marcos Coll Los Reyes del KO taldekoak ahosoinua (“Wrinkled shirts and jackets”) eta Peio Gorrotxategik teklatua (“Desitxuratuz”).


More disks from this artist:


You might also like these ...