Lyrics
Buru ustelak
Hik ere heure buru ziztrin hortan
ezer garbirik al daukak daukan
txepel tonto aurpegi horrekin
zertan habil besteez gaizkiesaka
hire buruaz seguru aurkitzen haiz
ezjakintasunez beterik bizi den
harroputza ergela
baina ez duk jakin nahi
hemen gertatzen dena
pistolak dituzte
beldurrez bizi dira
kabroiak dira
hiltzaile zikinak
hemen komunikabideen bertsio ofiziala
egi unibertsal gezur erosoa
ez al zaik zain inoiz burura etorri
heure kabuz pentsatzea
ez esan arazoa horrela
sinplifikatuz konpondu
hau ez da zintzo
ta gaiztoen historio sinple bat zekena
baina ez dun jakin nahi
hemen gertatzen dena
pistolak dituzte
beldurrez bizi dira
kabroiak dira
hiltzaile zikinak
zerrauts mordo bat
besterik ez duzue buru horietan
eta gizabidea erakusteko
ez zarere ez inor
Arku, lantza eta geziez
Herri oso baten sustraiak
bortizki moztuak
neguko haize hotzaren
laginak bailiran
aiton, amon, ume ar eta emeak
txakur koldar honen begirapuntu
mendiak lur azpitik agertzen
tximistaren labainkadaz hilko dira
bihotza esku baten hartu
bestean arima
arku, lantza eta geziez
gairaituko gara
inork, inoiz, inon ez du hautsiko
zelai, zuhaitz, ibai, hauen kemena
mendiak. lur, azpitik agertzean,
tximistaren labainkadaz hilko dira
indiar tribuek beraien "zergak" ordaindu zituzten
putreen gezurrak irentsiz
ta milaka hilez
baina inork, inoiz inon ez du hautsiko
zelai, zuhaitz, ibai hauen kemena
mendiak, lur, azpitik agertzean
tximistaren labainkadaz hilko dira
Amets metamorphosia
Gizon arrunt bat aspergarri,
tristea bizitza guztiz grisa
ez du plazerrik
eta ez du nahi ametsik
burmuin robotiko bat
amets gau batez ohean
bere bizkarrearn hegalak
irten zitzaizkiola
horiak tximeletarenak
hegalak astinduz ihesi doa urrun
utzi du bizi grisa
bere begi berriekin ikusita
dena da desberdina
jolas musker beltzekin
sexu jolasak ilargiarekin
arnas izarren argia
bizi bizitzen ikasi
amets, bizia da amets
egi, argi nabarmena
hutsa
esna, dena bukatua
bizitza amets edo egia da?
gizon ala tximeleta?
zein ote ametsa ote bizitza?
amets, bizia da amets
egi, argi nabarmena
hutsa.
Histeria
Eromen eta beldurraren arteko lakua da
nahiko ulertezina adimen zentzumen eta mugimenduan
eragina duten gaitz ezberdinen neurosia
barne desoreka arnasestuak
kaos baten sartu zaitzake zure barru guztia janez
zu lasai egon izan zaitez zeure buruaren jabe
urduritasunik gabe
manten ezazu egokiro zure gorputza
lapsus tempore bat izanen da
kaos baten sartu zaitzake zure barru guztia janez
histeria
Jolasean
Gure gorputzei begira
desioak pizten ditu
azalen min eta plazerrak
dastatuz usainak
gorriz margotzen ditugu
gure pentsamenduak
irudimenak kiskaltzen ditu
gure sabelen bazter ezkutuenak
arakatzen ditugu gure gorputzak
zutunik zure desioaren mugimendu
umelak txundituta
umeltasun lizuna
jolasaren irudimena
ferekatuz urtzen gara
usaintzen dut zure itzala
bion eskuak jolasean
asetuz gure haragia
berriz galtzen naiz zure bularrean
ezpainen zirrarak guztiz berotuta
desioaren sua elkarri lotuta
sakontasunaren plazer erritmikoa
sentitzen dut zure arnasaren epela
begiradek salatzen dute
gozamenaren une sakonena
izerdi maiteaz bustiak
umeltasun lizuna
jolasaren irudimena
ferekatuz urtzen gara
jolasean