Itsasotik Iturrira

10.00 

Itsasotik Iturrira” izenpean bilduta ,12 abesti hauek (taldearen sorkuntza
berriak denak, “liliak ihes”-en bertsioa ezik, Ander Garcíak bere iazko “Hiru”
diskoan kaleratutakoa baita), Donamariako Jauregian 2018ko martxoaren 10 eta
11n, Josué Pascual-ek grabatutako saioen ondorio dira. Broken Brothers Brass
Band taldekide dugun Ion Celestinoren zuzendaritzapean eta Nerea Erbitiren
ahotsaren dotoreziak gidatuta, bi hirukoteen arteko harremanak, antzinako
irrintzi, kantu, dantza eta pasadizoak, tronpeta eta perkusio ehundura finetan
nahasten ditu, ezustekoz betetako egitura aske eta zirraragarriak marraztuz. Finean,
grabaketa eder honek, historiaren kontzepzio lineala hankaz gora jarri eta
estiloa bat edo bestea den, eta nor den noren aurreko edo ondorio galde arazten
digu geure buruari. Afrika, New Orleans edota Euskalherriko arbasoen arteko
elkarrizketa hau ehunka aldiz entzunda ere beti sekretu berriak argitzen dira.
Beti da estreinakoa.

Entzun:    Azken Agurra

Disc Type: CD
Publication date: 2018/11/08
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com