Hitz Lauz
Bluesak jarraitzen du Jon Gurrutxagaren kantuetan present egoten, baina Hitz lauz diskoan lekua dago funk doinuentzat (Denbora, bidea, zu eta ni), kontrabaxu eta hammond organo distiratsuak dituen balada batentzat (Txikia handi), folk erreferentzia garaikideentzat (koruek Fleet Foxes ekartzen dute gogora Minaren mintzoa-n), eta su motelean erretako rock aleentzat (Azala, Iragana beti jarraika edota Desirak eta gezurrak, Arima Beltzaren azken diskotik hartutako kantuaren bertsioa). Ingelesa bazter utzita, osorik euskaraz mintzo da Gurrutxaga, hitz lauz, Xabi Lasa, Uxue Agirre eta Iñaki Gurrutxagaren laguntzarekin, bizi-esperientzien inguruko kantu sorta honetan, eta inoiz baino gertuago eta barnekoiago azaltzen da entzulearen aurrera.
You might also like these ...
-
Mundurako ateak
Arima Beltza
CD
7 € -
Blues sustraia
Arima Beltza
CD
7 €