Guillem Plana, Aleix Forts, David Viñolas

10.00 

 

Funtsean, Nucli Trio,
Guillem Plana gitarra lanean, Aleix Forts kontrabaxuan eta David Viñolas
baterian osatzen duten jazz guitar hirukote klasiko bat da. Klasikoa, bere
burua aurkezteko garaian eta bere janzkeran; jostalaria, freskoa eta guztiz
garaikidea bere barne beroan, ordea. Baita Vic-eko Jazz Cava aretoan hilabetero
ematen dituzten zuzeneko saioetan ere, non inguruko artista bat gonbidatzen
duten aldioro eta arreta osoz aukera bakoitzerako espreski atondutako
errepertorioa prestatzen duten. Haietan Raynald Colom, Edna Sey, Adrià Plana,
Alba Careta, Eloi Escudé edo Marta Roma bezalako artistekin ideia, soinu eta
bizipenak partekatu ahal izaten dituzte.

 

Nucli Trio, David, Aleix
eta Guillem-en zuhaitz oparo amaiezin horren adar berri bat da, eta kasu
honetan talde integral moduan aurkeztu da, inongo jerarkia edo protagonismorik
gabe eta erabateko sinkronian. Gaur arte gidari izan duten estilo kartsu eta kutsagarri horri eutsiz, aire ufada berri
hau urte pare bateko bira eta kontzertuen bueltan iritsi da. Une horretan
taldeak bertan jo izan dituzten doinuak grabatuak izateko heldutasuna ba zutela erabaki eta ohitura zaharrak agintzen
duen modura saio bakar batetan grabatu zituzten den denak, zuzenekoen berotasun
sentsuala
ezin hobeto harrapatuz. Grabaketa taldearen jatorrizko doinuez
eta bere artista kuttunen (Sam Rivers, Marco Mezquida, Carla Bley)  bertsio pare batez dago osatuta.

Omenaldia,
jokoa eta zentzuen gozamen osoa.


Disc Type: CD
Publication date: 2021/09/24
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com