You are here: Home Shop Groovin´the Blues

Groovin´the Blues

September 2013
CD
10
saskira_gehituBuy

Groovin' the Blues taldearen hirugarren diskoa da, eta zuzenean grabatzen duen bigarrena. Izan ere, zuzeneko taldetzat du bere burua De 2 en Blues Band-ek -En directo (1998) izan zen bere lehen grabazioa, ondoren etorri zen Bluesoul (2006)-, ikus-entzuleekiko harremana maite du, haien aurrean jotzea eta musikaz elkarrekin gozatzea da taldea existitzeko arrazoi. Hamar kantu bildu dituzte iaz Iruñean grabatutako lan berri honetan, hamar bertsio, taldeak bluesa ulertzeko gaur egun duen eraren isla. Blues modernoa, southern soul-aren ukituarekin, garbizalekeria mugiezinetik urrutira eta pultsio oso erritmiko, alai eta groove beteaz horniturik. Zuzenekoaren grabaziorako 11 musikari igo ziren eszenatokira: De 2 en Blues Band seikoteaz gain, The Broken Horns haize hirukotea (Alberto Arteta, saxofoi tenorra; Ion Celestino, tronpeta eta Iñaki Rodríguez, saxofoi baritonoa) eta bi abeslari-laguntzaile: Maria Fe Cortes eta Arantza Ojeta.

 

It Serves Me Right to Suffer” kantuak zabaltzen du diskoa. John Lee Hookerrek eta Percy Mayfieldek abestiaren egiletza aldarrikatu zuten, baina De 2 en Blues Banden moldaketa Jimmy Johnson abeslari eta gitarristaren bertsio modernotik abiatzen da. Ondoren datoz Freddie King texastarraren “Woman Across the River” eta Billy Price-ren “When the Lights Came On” abesti konplexua eta hots oroitarazlez betea. Johnny Taylor southern soul-aren izarra bi aldiz dago ordezkatuta diskoan (“You Know It Ain´t Right”, “Last Two Dollars”),  AEBetako hegoaldeko rockak ere bere lekutxoa du (Allmann Brothers “Southbound”), ez da falta bluesaren klasiko bat (“Help Me”), ezta blues abeslari eta gitarrista gazterik ere (Johnnie Lang), eta Carole King-en “I Feel the Earth Move” gozagarriak ematen dio azken burukoa diskoari.



You might also like these ...