Lyrics
IZUAREN SEMEAK
Letra: Ondarru (Fundiziyue)
Izuaren semeak,
haur errugabeak,
armen zamapean
azken aldiz arnasa noiz hartuko zai.
Izerditan blai daude
ta elkarri laztantzen,
bizitza berria asmatzen
aurrean lehertzen diren bonben eztandaz ahazteko.
Bakearen egarriz,
itotzear dabiltz,
bi edo hiru hitz
izango al dira heuren bakearen uso.
Noiz arte tiroen hotsaren menpe?
Noiz arte heriotzaren beldurrez?
Noiz arte, diote ume galduek!
Noiz arte, diote heuren malkoek!
Esperantza antzuak,
ilusio faltsuak,
odol tantez bustiak,
zeru ilunak estaltzen duen lurraldetan
EGUNERO
Letra: Atxuiya
Bi mundu eta bi anka,
bi lekutan egon nahiak
potro paretik zatitzen nau, lehertzen nau.
Drogek makal hiltzen naute
eta hemen ez zegok presarik oporretara joateko.
Egunero bizio gehio
Pirata gaiztoa plazako kioskoan
Zenbat denbora dago
bizitza eta heriotzaren artean?
Hain gertu ikusten dut dena
eta gorputza odolez gainezka
bestaldea ikusi nahian.
ESPALOIAN
Musika eta letra: J.C Perez (Itoitz)
Gauean izkutatzen haiz
dena hain single izan behar zan.
Hor hago inoren zai,
hire koartada da.
Inoiz hain fina izan ez den
hariari lotua,
bilur baik tira egiten arrisku
ederra.
Zai gaude...gu
gu kalean zehar, erropa ilunak
aurpegi zuriak ...eta ez ...
... ez dugu sinisten,
... ez dugu sinisten,
Hor dago izarpean
izkin danetan hiltzen.
Ixil ixilik hago
bideari aurre egiten.
Hor hago espaloian
semaforo gorrian
zulo baten sartua dela eta ...
IHES
Letra: Xabier Aldai (Fundiziyuek moldatua)
Hartu ezazu errepidea eta ez geratu
Egizu bidai bat gau erdian barrena.
Ihes, ihes, ihes
Ihes, ihes, ihes
Ezin dugu aurrera egin monotonian,
erauntsiek ematen digute zentzua.
Erabakia neukan guztiaren aurka azaldu zinen.
Hartu ezazu errepidea eta ez gelditu.
Helmugara iritsitakoan ere
bidaia ez da bukatzen.
ZENTZU BILA
Letra: Alberdi (Fundiziyue)
Azken egun hauetan
urduri jaikitzen naiz,
zigarro baten keaz
lainotzen dut ingurua.
Beldurrez jantzita,
burua jausita,
galdera baten
erantzunagatik ezkutatuta.
Ezustean bukatzea
lagun hitzak
estaltzen duen kontratua,
baten poza
izatea
amorruaren janari
beste pertsonen gain.
Aurpegiak ez ditut ezagutzen,
pausoak azkarragoak dira,
bidean galtzen naiz berriro.
Bazter guztietan miatu nahi dut
zentzu pixka bat aurkitzeko
argi izpi baten erdian.
Nire buruari
galdetzen diot, bai:
pazientzi apur batekin
dena pasatzen utziz
aurkituko al dudan
lasaitasun une bat.
LA
Letra: Bingutxo (Fundiziyuek moldatua)
Uda balitz,
uda balitz...eguzkitan
Uda balitz...
uda balitz...hondartzan
gazteluak egiten.
Plastikoak, banderak,
hildako arrainak, soldaduak.
Ama gizena
ama gizena...hitz jarioan.
Ama gizena
ama gizena...tabako hatsa.
Eguraldiaz
eta istripu odoltsuaz
hitz jarioan.
"Manso" aita
"Manso" aita...afari eske.
"Manso" aita
"Manso" aita...futbolaz ohiu.
Arraultza parea
ikuttu gabe pattarra "zanga!" jan...
Bihar ere,
bihar ere...uda balitz
Bihar ere
bihar ere...uda balitz.
Bihar lana banu...
Inoiz pentsatuko ez banu...
ONGI IBILI
Letra: Alberdi (Fundiziyue)
Kantu hau idatzi artian
dudarik gabe zu, ongi ibili.
Zu kaletik pasatu arren
inor konturatu gabe, ongi ibili.
Bideak aldapatzen badira
erakutsitakuaz ongi ibili.
Jarraituz ez diat besarkada bat inoiz lortuko,
ez hire berotasunik sentituko,
baina beti izango dek zentzu bat gidatzeko
eta norbait esateko nonnahi hortikan "ongi bili".
Loturarik gabe guztia gozatu,
izan hadi besteen ostatu,
galdu arren ez hadi izutu
Hire barruan dirau infernuaren esentziak
Berandu izan arren ez estutu
Eta beraiekin ahal denean ongi ibili.
ZULOAK
Letra: Atxuiya
Nahi eta nahiez lehertu egin behar
eutsi edo ez behera jeisten haiz
egan egin arren lurra jotzen duk,
ikusten egiak gezur bihurtzen.
Hainbat mugen bila alboko tabernan
hainbat une leku berean
Hain haundia haiz eta ezin kabitu
Beste zerbait gehio behar gaur ere.
Bideko marra zuriari
gaur ere ez diot amaiera bilatu.
Tristea duk jabetzen hastea
Helmuga honetan ez ziok saririk.
Ez zegok ezer irabaztekorik.
Zuloak zulen atzeko aldean.
BI AHOTS
Letra: Ondarru (Fundiziyue)
Bi ahots ditut nire barnean
Bata ongiaren isla, laguntasun argiaz betea
Bestea iluntasunez gaizkiaren gorrotoz errea
Denei lagundu, ez izan gaizto
Bakean bizitzeko giltza anaitasunean dago
Ez hadi izan ergela, besteekin etzak pentsa ta kitto
Legez jokatu apaltasunez, tentazioak baztertuz, pekatu guztiei ez esanez
Izan lehiala ta eskuzabal, mundu guztia maitatuz laguntasun hori ez dedin gal.
Egintzak edozer gauza behar dukena azkar lortzeko
Bizitza honetan inork ez baitik ezer oparituko
Bi ahots ditut barnean, biak beti solasean amaitezina den lehian
Nork irabaziko gaurkoan
SWEET
Letra: Joxemai (Fundiziyue)
Oh, sweet,
minez hiltzen naiz
zutaz oroitzean
Oh, ezin
alkoholez ito,
musikaz gortu, argiz itsutu.
Azaletik zainetara
zainetatik bihotzera
zure pozoina lehun, goxo, zabaltzen da.
Espainak gaixotzen dira
ta mingaina egarri da, egarri da.
Hilda nahio,
hilda nahio
horrela baino.
Oh, sweet,
azkar bukatu
ta desagertu, sweet!
Oh, sweet,
neuk hasitako jolas inozo, txoroak
hatzaparretan harrapatu nau,
goitik behera narrutu nau
ta mina droga bortitz bat bihurtu du!!
PENTSAMENDUAK
Letra: Xabier Aldai (Fundiziyuek moldatua)
Goizeko hiru t'erdiak,
despertadoreak eguna esnatu du edo
hemendik oso urruti neska bat ohiuka ari da?
Beltza izan da zerua
edo zuritzen ari da orain?
Zure ohean nago ala neure etxean nago?
Edozein modutan ere
esaidazu zer ordu den,
nola bizi gintezkeen hemen eta
Nire aliatuak diren pentsamenduak
ez ote diren haiek asmatutakoak?
edo jar gaitzazu denok telebistari begira.
Eten pentsatzeko ahalegin guztiak.