Lyrics
HITZ JARIOA
Hitz jario berri bat entzuten aritu naiz nik deus galdetu gabe. Herria
nola eraiki edo nola deuseztu azaltzen ari ziren. Hitzak bertzerik ez
dira, hagitz ongi erranak entzun nahi dituenarentzat. Beti izan den
bezala, nahiko argi dago dena, ez dago inoiz berririk. Nirea nirea da
eta zurea nirea. Zu ere nirea zara.
ZIZTAK IRAULI
Gorrotoa lurretik atera da, luhartzek erroak jan dituzte eta laia antzu
gelditu da, eta lurra herdoildu egin da, eta laia antzu gelditu da.
Maitasunak lurra irauli du, laiak bihotza ziztatu du, orratzak ez du
haririk, hariak ez dira animaliak, piztiak ez dira denak basak. Basatia
omen zen, baina aise hezi omen zuten eta maitasunak lurra ziztatu du,
eta laiak bihotza irauli du.
AURRERA
Hortxe doa beti, aurrera, aurrera doa gelditu gabe. Hortxe doa beti
aurrera, gibelera begiratu gabe. Eguneroko zailtasunak gibelean uzten,
eguneroko zama altxatzen. Badaki zaila dela, badaki ez dela batere
erraza, baina hala ere ez du inoiz etsitzen. Nahiz eta dues ez lortu,
ez du sekula etsiko. Edozein gauza adituz, aurrera doa beti, edozeren
gainetik. Noiz arte, inork ez daki.
LAGUNAK
Zuek zarete nahi dudana, nik maite zaituztet, nahiz eta kabroiak izan,
zuek zarete nahi dudana. Ematen duzuena, zaretena zaretela, zuen
kakeriarik handiena ere maitatzen ahal dut. Zuentzat izanen da nere
burua, zuentzat izanen da nere bihotza, zuek baitzarete nik nahi
dudana, zuek baitzarete adiskideak.
AGURRA
Birikak lehertuko zaizkit tabakoa uzten ez badut. Burmuina ustelduko
zait, "pitxua" uzten ez badut. Gibela lehertuko zait, Havana uzten ez
badut. Bihotza lehertu egin zait zuri agur erratean. Maite ditut maite
gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkidanean. Zer ezkutatzen duen ez
didanean ikusten uzten. Orduan hasten bainaiz ezkutukoa, nire baitan
pizten diren bazter miresgarriak ikusten.
IRAGANAREN PUTZUAN
Iraganaren putzuan barneratu egin naiz. Perla bat topatu dut
zalantzaren munduan, harri bitxia, dirdiraz betea, han aurkitu dut,
iraganaren putzuan. Gordelekua zeukan berezia hagitz, oskol gogor
batean gordeta zegoen. Bakarrik, bakarrik ireki egin da eta han ni han
sartu naiz, iraganaren putzuan. Ez da lehiaketa, ez dago saririk, eta
laguntasunak ez du batere errazten. Busti behar izaten da nahi dena
lortzeko baina errespetua ez da inoiz galdu behar. Iraganaren putzuan,
zalantzaren munduan, harri bitxia, han aurkitu dut, iraganaren putzuan.
PEDULUA
Ez dut deus azaldu behar, ez dut deus erran nahi, ez dut deus sinetsi
behar, ni naizena bainaiz. Zergatik azaldu ziur zaudenean. Zergatik
negar egin merezi ez duenaren alde. Ikusi behar nuena ikusia dut jada,
ikusi behar dudana ailegatuko da.
PUNK
Ez naiz oroitzen zein izan zen azaldu zuena hemen bizitzeko behar diren
doteak... Lugosi eta Weismullerren antzera ailegatuko naiz papera
sinestera. Egia erranda, ez da espero nuena, pentsamoldea amildegian
geratu zait. Berriz ere hanka sartu beharko dut, ea zer ikasten dudan
honetan. Musikarekin hasi ginen gustura eta zinema egiten ari gara.
Zein izango da gure hurrengo jokoa. Ez dugu hartuko gustukoa ez bada.
ARRAZOIAK
Erlojua gelditu da, jada ez dago soinurik. Agian betirako izanen da, ez
dakit, ez dakit. Eguzkiak ere dagoeneko ez du argitzen, iluntasuna dago
bakarrik, bakarrik. Harrokeria da zure seinale, baina ez da ezer, ez
dauka lekurik nirean. Berriro agurtuko naiz, oraingoan betiko. Ez du
merezi hola ibiltzeak, badakit, badakit. Gu aldatu egin gara, zuen
ondorioz izan da eta ez gara damutzen. Badakit, badakit.
NAZKATUTA
Garai onak gutti iraun du, berriro kakaz lepo nago. Kantatu behar dudan
hitza garrasi izatea lortu nahi dut. Ez dut inor sinesteko gogorik ezta
aurpegi alai horiek ikusteko ere. Nazkatuta nago, nazkatuta nago,
bertze zenbait bezala baina nik ez dut, ez dut nire barrenean gordeko.
Hainbertze aldiz aditutako eta kasurik ez egindako hitzei, nire ilusio
guztiak balaztatzen dituzten hitzak. Nazkatuta nago, nazkatuta nago
bertze zenbait bezala, baina nik ez dut, ez dut nire barrenean gordeko,
inoiz ez
BERA
Ez dakit zer gertzaten zaidan gaur, kontent nago deuseren truke. Beran
bizi naiz eta merezi du, arazoak ttikiak dira, zakurren "pressing"-a ez
da nahikoa, bizioen falta ez da aski. Anttonekin izandako istilua
berdin da, Jaionek utzi izanak ez du zerikusirik, Ibonen heriotza negar
egiten ospatu nuen. Ez dakit zer gertatzen zaidan, kontent nago
deuseren truke. Erotzen hasia ote naiz, edo Beran bizi naiz
ERORIKO NAIZ
Eta eroriko naiz behin eta berriz. Eta altxatuko naiz behin eta berriz.
Eta eroriko naiz behin eta berriz betirako erori arte. Eta teoriak
entzungo ditut. Eta eroriko naiz behin eta berriz. Eta esperientziak
biziko ditut. Eta altxatuko naiz behin eta berriz betirako erori arte.
Eta zauriak osatuko dira. Eta eroriko naiz behin eta berriz. Eta
berriak irekiko zaizkit. Eta altxatuko naiz behin eta berriz betirako
erori arte. Eta hankasartzeak izanen ditut. Eta eroriko naiz behin eta
berriz. Eta gauza onak ere eginen ditut. Eta altxatuko naiz behin eta
berriz betirako erori arte. Eta aitzina gibelean utziko dut. Eta
eroriko naiz.
BIHARAMUNA
Itzaltzen ari da mahai gaineko ezkoa, itzaltzen ari da betikoz. Begiak
hestean, iluna nagusi. Bizirik edo hilik gaude. Bitartean, oihanean
hontzak kantari darrai egunsenti alferraren zain. Ilargia dirdiran
belagiak ari da beztitzen satorraren lana erakutsiz. Denboraren
orratzak ez dira gelditzen. Bizitzaren orratzek ziztatzerakoan ezko
guztiak ez dira nehoiz batera itzaltzen. Ia ohartu gabe berriz hemen da
biharamuna.