Changing Gears
Changing Gears da Víctor Antonen disko berria, jatorrizko 8 gaik osatua da, lagun eta musikari bikainekin grabatua.
Víctor Antón: gitarra eta konposizioak
Roberto Nieva: saxo altua
Juan Sebastián Vázquez: pianoa
Chuchi García: kontrabaxua
Juanma Barroso: bateria
Changing Gears
Beste edozein artek bezala, etengabeko bilakaera prozesua bizi du musikak. Zailtasunak aurkituko ditu bidean, ustekabeko bihurguneak, baina baita lorpenak eta intuizio argitsuak ere. Musikari gaztea eta talentuduna den aldetik, horren guztiaren jakitun da Víctor Antón. Egile horren bigarren diskoak, Changing Gears izenburukoak, ezin hobe islatzen du bilakaera hori, egileak aspaldi ez dela gainditu baitu bere prestakuntza aldiko faserik akademikoena eta orain sarerik gabe erreparatzen baitio etapa hari, urratsez urrats berea egin nahi duen paisaia musikala eraikitzeko xedean. Horra hor jazz musikari on baten erronka. Ekinez egiten da ezina.
Album honi begira Victorrek musikari bikain batzuk bildu ditu bere inguruan, gauza dira haren jarraibideak partekatzeko, baina aldi berean behar beste talentua dute beren ikuspegia eta ekarpena eskaintzeko. Argi eta garbi esan behar dut miretsi egiten dudala Roberto Nieva, haren maisutasunak eta cool kutsuko lurrin gozoak disko osoa hartzen baitute, Conexiones, Untitled, Cruzar el charco eta The Key gaietan eskaintzen dituen bakarkako pasarteak erakusgarri. Juan Sebastián aspaldidanik ezagutzen dut, bere aitarekin batean kontzertuetara joaten zen gaztetxoa zenetik, eta ondotxo dakit zer egiteko gauza den; azken honetan aurrerapen ikaragarriak egin ditu, eta pianista honen heldutasun maila handia uzten dute agerian Don’t Look Back, New Home eta On A Train gaietan egiten dituen ekarpenek. Era berean, aipagarria da Chuchi Garciaren kontrabaxuaren erritmo pultsu ezin egokiagoa, The Key gaian eskaintzen duen bakarkako pasartean ongi asko ikus daitekeen bezala, eta ezin aipa gabe utz dezaket Juanma Barroso handia, gure bateria jotzaile onenetakoa, On A Train eta Cruzar el charco gaiei begira egiten duen ekarpena ezinbestekoa baita taldearen soinua egiazki bikaina gertatzeko.
Eta, noski, Víctor eta bere aurrerabideak: gero eta gaitasun handiagoa du konposizio garbiak sortzeko, erritmoaren ikuspegitik oso biziak eta kitzikagarriak. Eta aipatzekoa da haren gitarraren sonoritatea, egunetik egunera bereziagoa, bere-berea. Bestalde, joera orokorretik harago, irizpide ezin hobeak erabiltzen ditu inprobisatutako pasarteetan soluziorik egokiena aukeratzeko.
Haziera fase betean dagoen artista baten lekukotasun bikaina da disko hau, une onez beteriko etorkizuna baizik ez daiteke harengandik espero. Bitartean, lan honetan entzun daiteken musika gonbita da, oso gonbit erakargarria, bidean laguntzeko. Aholku bat: igo zaitez trenera, azkar bai baina norabide egokian baitoa.
Mario Benso
Dial Jazz, El callejón del jazz
More disks from this artist:
-
Centennial Light
November 2022CD
10 € -
Standards Session
March 2022CD
10 € -
Motion
February 2016CD
10 €
You might also like these ...
-
Motion
Victor Anton Group
February 2016CD
10 € -
Promenade
Joaquin Chacón
May 2011CD
10 €