You are here: Home Shop Begin

Begin

October 2020
CD
10
saskira_gehituBuy

Xuxurlaka, isilpean eta itxuraz lotsati hasten da disko hau, giro-musika atsegin moduan, arreta gehiegi deitu nahi ez balu bezala. Baina konturatzerako zeure zentzu guziak gatibu hartzen ditu. Azalean ahots-jazz klasiko eta pop ukituen arteko uztarketa atsegin bat baino ez iruditu arren, berehala eta ñabardura bitxiak han eta hemen azaltzen hasten diren neurrian egiten ari zaren edozein gauza alde batera utzi eta aurkikuntza joko liluragarri horretara ematera baino beste erremediorik ez duzu. Erabat azaldu ezinezkoa den magia berezi batez josita dagoela ohartzerako mirari txiki honen atzean nor dagoen galdetuko diozu zeure buruari, oso noizean behin ematen diren ekimen baten aurrean sentitzen bait zara ordurako.

 

Eva Alcaide gitarrajole madrildarra Creativa ikastegian Emmet Crowleyren ikasle izandakoa, Musikenen bukatu eta gaur egun Eskoziako kontserbatorio errealeko ikaslea dugu. Alicanten jaiotako Jorge Fernandez pianojole dotorea, Iñaki Salvadorren ikasle izan da eta No Land taldeko partaide da. Carlos Montul huescatar baxulariak eta Jo Krauseren ikasle den Aitor Bravo arabar bateri joleak osatzen dute talde gazte benetan aparta.