You are here: Home Shop Bada hiri gorri bat Lyrics

Lyrics

BADA HIRI GORRI BAT

Bada hiri gorri gorri bat
Non erretzen den ilargia
Kale urtuetan irristrantzian
Zaitut oroitzen ene maitia.

Bada hiri gorri gorri bat
Franken tabernako barrarenpian
Isolatuegi datzan heinian
Gautxori baten doinu tristia.

Hiri gorriz dindatzen ditut
Zure ezpain lehertuak
Ophelie.

NAHIA PARADISUAN

Zure nahiaren jabe izan arte
Nire min damuaren bitarte

Eta banoa urrutira
Eta ezin atsedenik hartu
Geure paradisuan.

LORELEI HERIOTZEAN

Gutun arrastoetan hintzena Lorelei
Hitzen heriotzetan kamiotako
Suzzanerik desbideratuena
Lurperatuak egunaren atarian
Haurtzaroaren urratsak
Etzegon badakin jadezko irudirik pagadian
Baina abiatuak gaitun halare
Basurdeen larrazkenean barrena
Denboraren gela hotzetara
Ustelberak direla jakinez
Arras ezagunak zamaltzainentzat
Gorniak erretakoen
Zeinurik gabeko
Koaderno hauskorrak.

AFRIKA BELTZEAN

Lur gorritan etzanda
Hire malda harro orotan
Mamutzen haunat
Afrika beltza
Saihesten haunat.

Seme dunan hezurdura
Ezkilaren doinu mutuaz
Esne eskean
Afrika beltza
Bular ezean.

Hitsegia haiz Afrika
Hire hitza lur fruitu bihurtzeko
Beltzegia haiz Afrika
Itzalen argia gugan isurtzeko.

Hire azalari darion
Usain lehorrean galduaz
Nire etsipena
Afrika beltza
Nire oroimena

Uholde urunen landetan
Askapen faltsuen larretan
Higan zaldizka
Afrika beltza
Itxuraz Afrika.

LOREA BASAMORTUAN

Egunaz beste egin du
Izar begien lausoak
Nik zaitudalarik gau huntan neska atsegin
Oroimina lerratzen noa.

Basalore hitsen haritzek
Argia leuntzen dute
Niganako maitasunik bleza lor inork
Harengan loratu bitez.

Hazi gorriaren suetena
Ahantzitakoaren sena
Hontz harek dizkigu jazkiak astiro kendu
Biluztuz zaigu urrundu.

Itzala ximurtua baden
Galde egidazu arren
Adatsa nahasiz ezpainak helmuga bakar
Mamuak bertan diraute.

Ilargiak uztartuz bion
Ozkirriaren kresala
Antsiaz beterik gauaz nik brodatzen dizut
Maiteminaren azala.

Hemen ez da geratzen ezer
Zure arima ez bada
Gomuta sakona haizeak honantz darama
Izan zena eta ez dena.

OPHELIE PARISEN

Egunsenti honetan hitz
Bakarra ahoskatu dezaket
Iluntasun okre honek
Agur besterik ez du esaten
Au revoire mon amour Ophelie
Parisen porturatzen da
Min bidaiez
Ta zure bila oindio
Sena ibaitik
Sena ertzetik.

Arroz koloreko oroitzapenek biluztuz gaua
Eiffel amarauna eta frantziako erliebe laua
Arno biarnarrak hordituz sexuaren araua
Atikoko gelan lili erahilak zuk erahilak.

Pigalen artistek zure izen ozen oihukatuz
Louvren komunetan pasarte hura ezin ahaztuz
Errota gorritik ihes egin zenuela gogoratuz
Atikoko gelan lili erahilak zuk erahilak.

ITSASO ZULOAN

Goiz jeiki naiz gaur zu lo ohean
Goiz jeiki naiz zure adatsa laztan du asmoz
Negar egiten dut
Goiz jeiki naiz zure itsasoan nabigatu asmoz
Zu lo ohean zuloan.

Malko tantek ito naute
Zure ametsen naufrago bihurtu arte
Itsas goran ez dakidala nora
Baso urtsuan barrena zugana noa.

Itsasoan ez da itzalik
Barea eta ekaitza soilik.

Bihar esnatzean
Ez naiz egongo
Izaren artean
Hutsean itoko.

KASIOPEA BILBON

Itzalpeko agorrilak mozorroentzat basaloreak biltzen
Turkesa koloreko alukoa mahastu zaidan
Gerrila urbanoek mendietarantz despeditu ditun
Biok graffitiak desagertarazteari ekin zionagu
Miserable izateko jaio gintunan Moskuko plaza gorrian
Milaka errefuxiatuk amagaldutzat gauzkaten.

Zauri ugari ditin karrika honek
Beste auto bat ziztuan abiatu zaigun
Hiri honek kasiopea izena izan zezakenan
Aldiz horregatik deitzen zionagu biok bilbau
Esku bakoitzean bina ordulariz nabigatzea
Modan jarri zeneko gaua zetorkidan.

Argazkilariek fotoa ateratzean irri egiten dutela
Konturatu gintunan bart hiper horren atean
Edozein ama zorroren karminegaz nahasteko
Bete ditinagu sarrera irteera markatzen duten jantziak
Hor honat gorriaren narrua askatzera
Ez gaitun negar egiteko jaioak badakin.

Marraztu ditinagu burezur azulak hire patioan
Tatuatu ditinat heriotzak nire bularraldean
Autobus honek gutxitu fisikoak zamazkin
Bati besoa falta zaion beste bati ezkerreko hanka
Eta neuri bihotza... nahi al dun nirekin oheratu Lorelei.

NAIZENA NIGAN

Naizena bidean
Mozkor doa
Naizenak ez du

HIRI GORRI HONETAN

Hiri gorri honetan
Ilargiaren atzaparretan.

Arin eraiki berri dudan mundura
Bertan negarrak aurkitzen dituen
Bide hauskorretatik nabil zeharkatzen
Zure gogoa aurkitu nahiean.

Arin izarren erreinu hortara
Taxi baten argi horailetan
Karrika galduen presentzia bakarra
Lehertu da gaua guretzat.