77
Aurreko diskoetako soinu gardenaren eta apaingarrien edertasunaren ordez, zikintasuna, distortsioa eta Suso Saizen gitarrak kantuaren atzealdean sorturiko atmosfera eta marmarra kosmikoak aurkituko ditugu diskoko hainbat pasartetan. Baina Bide Ertzeanen mamia, esentzia bertan da. Diskoa %100ean da Bide Ertzean. Gorakada emozionalak (Araneko iturrian, Harriak hegan), inoiz lehertzera iristen direnak (Izena), fereka akustikoak (Egun batetan), jomugan asmatzen duten melodiak (Nire aberriaz), klasiko usaina duten kantuak (Zenbat aldiz) eta power-pop pilulak (Zenbakiak, asko miresten duten talde bati egindako keinua barne, Bilatuko zaitut).
Soinua da diskoaren protagonistetako bat, eta aurreko lanekiko berrikuntzetako bat ere bai. Kantuen hitzetan (Imanol Ubedak sortu ditu gehienak, baina badira Gotzon Barandiaran, Jose Luis Otamendi eta Mikel Ibargurenen aleak ere) erretratatutako garaiari dagozkion gordintasuna, tentsioa, nahasmendua, gatazka eta itxaropen-giroa jasotzen bete-betean asmatu dute Saizek eta Morak.
Aipamen berezia merezi du, beste behin, diseinu-lan zaindua eta ederrak, 70eko hamarkadan Euskal Herriko kaleetan zabaldutako estetikaren oroitarazle. Oraingo honetan, gainera, garaia fikzioaren bidez azaltzeko Koldo Izagirrek sortutako idazlanak eta Garbiñe Ubedaren oroitzapenezko testigantzak osatzen dute diskoa.
More disks from this artist:
-
Zutaz kantatzeko
November 2016disko-liburua
20 € -
Don Inorrez
September 2010CD
10 € -
Leidor sessions
September 2009CD/DVD
15 € -
Non dira
October 2006CD
10 € -
Esan Bare
October 2004CD
10 € -
Maite out
July 2002CD
10 € -
Zure minari
January 2001CD
10 € -
Grisa
September 2000CD
10 €
You might also like these ...
-
Leidor sessions
Bide Ertzean
September 2009CD/DVD
15 € -
Non dira
Bide Ertzean
October 2006CD
10 €