Hemen zaude: Hasiera Liburuak Paper Hotsak

Paper Hotsak

paperhotsakBeste forma artistiko guztiak baino herriarenagoa dugu kantua: bertsolariek eta abeslari modernoek —gozo nahiz garratz—, beti zuzen eta ahoan bilorik gabe adierazi izan dute gure errealite soziala. Horri esker, kantua, kantagintza, herri baten identitate ikurra bihurtzen da, Québec-en bezala Euskal Herrian. Ez dago kantua bezalakorik herri baten kezka, poz eta frustrazioen berri edukitzeko; ez dago kantua bezalakorik herri bat ezagutzeko. 

Egun, diskagintzaren multinazionalek mundu osoko artistak ekartzen dizkigute auzoko saltegira. Alabaina, mundializatze honen helburua ez da herriek elkar ezagutzea. Aitzitik, "formulak" daude indarrean, hango eta hemengo musikagintza berdintzen duen arinkeria komertziala da nagusi oro har. Honek kantagai ororen banalizatzea ekarri du, maitasuna izan edo ekologia izan.

Musika eta kantagintza duin baten asmoan sortu zen 1996an Gaztelupeko Hotsak eta diskagintzaren jarraipen naturala bezala sortu da orain Paper Hotsak, hark diskoekin ezin har dezakeen esparrua lantzeko musikan.

Paper Hotsak bilduman, apurka, musikarekin eta bereziki kantagintzarekin zerikusirik duten materialak ditugu argitaratuko: bertako eta atzerriko kantarien letrak, memoriak, elkarrizketak, bertsoak, lan teorikoak...

Irakurtzea, musikaren kontestua ezagutzea ere badelako. Irakurtzea, entzutea ere badelako.

Hona hemen orain arteko lanak: