Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Tribuaren hitz galduak Zatoz, asemen!

Zatoz, asemen!

Joan hadi itsasora, itsasora bai eta pausatu ezan hire bihotzaren soa.

Begira egion samur, laztan egion luzaz, biluzten haizenean heure gorputzari bezala.

Laztanduko hau, bai, laztanduko hau. Aseko din desira izan hituen ta inoiz egin ez zizkinaten fereka guztiek utzitako hutsunea.

Hire gau bakartien uzta biltzeko orena jada iritsi dela esango din itsasoak.

Joan hadi itsasora, itsasora bai eta pausatu ezan hire bihotzaren soa.

Laztanduko hau, bai, laztanduko hau. Aseko din desira izan hituen ta inoiz egin ez zizkinaten fereka guztiek utzitako hutsunea.