Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Tribuaren hitz galduak Mendekuaren orduan

Mendekuaren orduan

Mendekuaren orduan gorrotoaren gurdia surtara botako dugu kixkaltzen den arte

Makurtarazten gaituen ditxosozko oinazea giltzaperatuko dugu Santa Sakulako

Mendekuaren orduan ezkerra eta hegoaldea izango ditugu beti norantza jakintzat

Brujula egoskor xamarra izatea bentaja bat da imantaturik dagoen gure mundu hontan

Mendekuaren orduan amodioa gailenduko da haize gorria bezala zubi, merkatu guztien gainetik

Gure sudurzulotatik barrura sartuz, ezin kabituz poroetatik kanpora ileak tenkatuz eta arropak puskatuz

Mendekuaren orduan herejeen ekaitzen kontra anarkiazko txamarrak jantziko ditugu

Bota dezatela lasai nahi duten euri guztia azkenean asperdurak uxatuko ditu

Mendekuaren orduan garenetik abiatuta berezitasun guztiak maiteko ditugu

Gora, gora, mestizaia gora, gora, nahasketa onartzen duenarekin garena garela

Mendekuaren orduan amodioa gailenduko da haize gorria bezala zubi, merkatu guztien gainetik

Gure sudurzulotatik barrura sartuz, ezin kabituz poroetatik kanpora ileak tenkatuz eta arropak puskatuz