Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Tribuaren hitz galduak Irune

Irune

Kalean behera pasatzen ikusi zaitut udaberria bazenerama bezala, eta noraezean gelditu naiz; oraindik ez dakit ea zure ile kizkurrak ez al dizun nire deia entzuten utzi ala nire bihotzaren taupadak izan diren oihu egiten utzi ez didatenak.

Kalean behera pasatzen ikusi zaitut belo txuria bazenerama bezala, eta noraezean gelditu naiz; oraindik ez dakit ea zure belo txuriak ez al dizun nire deia entzuten utzi ala nire bihotzaren taupadak izan diren oihu egin nahi izan ez dutenak.