Hodeietara begiratu genuen
Hodeietara begiratu genuen, hiztegi ikustezinera, Gabriel García Márquezek bakardadeak ehun urte kunpli al ditzakeen jakin nahi zuen. Hodeietara begiratu genuen, hiztegi ikustezinera, Truman Capotek kondenatuen azken eguneko sentipenaren izena jakin nahi zuen. Nik ez dut besterik jakin nahi ea urte hartako iraila bezelakorik helduko ote den berriro ta zoriontsu izango naizen beste behin nire bapainuan zure bihotza zintzilikatzen dudanean.
Hodeietara begiratu genuen, hiztegi ikustezinera, Atxagak Ptolomeoren kartografietan Etiopia deitu fantasiaren kokagunea jakin nahi zuen. Hodeietara begiratu genuen, hiztegi ikustezinera, Herman Hessek uraren urrumak isurtzen duen hizkera Shidartari nola irakatsi jakin nahi zuen. Nik ez dut besterik jakin nahi ea urte hartako iraila bezelakorik helduko ote den beste behin ta zoriontsu izango naizen berriz leihoko bapainuan zure bihotza zintzilikatzen dudanean.