Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Ibiltarixanak

Ibiltarixanak

XX. mendeko poesiaren aukeraketa Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi idazleen eskutik eta literaturatik hartutako testoekin Bide Ertzean taldeko partaideek egindako kantuak. Elorrioko IKB taldekoek sortutako bideo proiekzioaren gainetik. Dena Ibiliaren inguruan.

ibiltarixanakibiltarixanak poesia,, musika eta bideo ikuskari bat da, ibilbide proposamen bat, existitzen ez den herri bat definitzen saiatzeko, existitzen ez diren herriak badirela aldarrikatzeko.

ibiltarixanak XX.mendeko euskal poesiaren ale batzuk jendeari emateko aitzakia da, kulturari eta distantziari buruz teoria zalantzakor bat finkatzeko ahalegina.

ibiltarixanak izan baden herri baten testigantza da, ibili dabilen herri bat, euskaraz mintzo den herri bat, jendeek osatutako herri bat, jende anitzei, askotarikoek osatutako herri bat eta ez ezein egia edo fede.

ibiltarixanak gure izaerari buruz gogoeta saio bat da, ibiliz gara, mintzatuz gara… eta sufrituz, eta ekibokatuz… gu hori zer ote den bila dabil ibiltarixanak.

ibiltarixanak bidaiaren sinbolo unibertsala baliatuz egindako enegarren ibilbide poetikomusikala da: joatea zer den, bidean zer uzten den zer hartzen den, erbeste modua desberdinak, katea ez dela eten, bidea bera izan daitekeen inoren aberri edo bidearen aukera bera bilaka litekeen inoren ametsentzako portu, sorterrira itzultzearekin zer ulertzen den.

ibiltarixanak bizi garen tokitik bizi garen sasoian eremu bizigarri baten bilaketa da: abestiak, musika, poesia, hizkuntza bat.

ibiltarixanak liburu eder baten izena da, Toribio Etxebarria idazle eibartarrak bere erbestetik aspaldi ondu zuena, guk handik hartu diogu izena eta izenaz gain izanetik ere zerbait ostu diogun susmo harroa daukagu.

ibiltarixanak ikuskarian irakurri-abestuko diren testuak egileonak dira: orixe, nemesio etxaniz, gabriel aresti, joxe azurmendi, koldo izagirre, joseba sarrionandia, itxaro borda, rikardo arregi diaz de heredia, jose luis otamendi, miren agur meabe, juanjo olasagarre, iñigo aranbarri.

ibiltarixanak emanaldiko abesti eta doinuak sortu eta joko dituztenak imanol ubeda, jon ander ubeda eta karlos arantzegi dira.

Ibiltarixanak saioko irudiak ikb-ren eskutik atera dira eta dena jendearengara ganoraz heldu ahal izateko xabi labaienek egiten du saiakera.

milesker elgetako gaztetxeko lagunei ibiltarixanak gaztelupeko hotsak etxearen ekimen bat da.

Atalak irakurtzeko klikatu azpiko menuan