Dana lanbrotute ikustot
Mitxel Sarasketa eibartarraren 20 urteko kartzelaldiaren inguruan sortutako ikustaldia. Bertan Irudiak, antzerkia, poesia eta musika uztartzen ziren. Joseba Sarrionandiaren poema bat atzekia moduan hartuta.
Azken hogei urteko gatibutza betetzekoa da Mitxel Sarasketa preso
eibartarra. Espetxean denbora gehien daraman euskal presoa. Eta izan,
katibutzaren katea trinkoaren lehen muturra baino ez da. Andana baitira
gertu gertutik jarraitzen diotenak.
Gertaera horrek merezi du, orain baino lehen bezala, gaur egunean ere hitzak jar diezazkiogun, merezi ditu irudi batzuk, merezi du bere doinuak izan ditzan. Sentimendu zaparradak dira adierazi gura direnak, ez arrazoiak; kantuak, poemak, irudiak eskaini gura dira, ez himnorik, ez desfilerik, ez harrera ofizialik. Bihotza bihotzaren kide da, gizakiak gizakiaren hitzetan eta begietan bilatzen du egunerokotasunaren neurria, askatasunarena eta bakardadearena. Gehienetan, ordea, ikusmira ez da argia izaten, lausoa baizik.
Gabetasunak, ezinak esandakoa.
Joseba Sarrionaindiaren "Kiromantzidxa" poema da ikuskizun honen
ardatz. Euskal iheslari bati eskuko arrastoak irakurriz iragana eta
geroa igarriko dizkio kiromante batek. Hari horri lotzen zaizkio,
bateko Deabruak Teilatuetan taldearen abestiak, besteko Mattin eta Xabi
Ubedaren diapositibak eta Koldo Izagirre, Iñigo Aranbarri eta Jose Luis
Otamendiren poemak. Aintzane Astigarragak betetzen du igarlearen papera
adierazpen eta hitzetan. Aurrikusitako patuaren aurrean sentimenduen
indarrak ez duela amore emanen adierazi guran bezala datoz doinuok,
irudiok eta hitzok. Bakarrik gaudenean ere ez gaudela guztiz bakarrik,
eta beti gaudela mitxel sarasketa baten esperoan.
Atalak irakurtzeko klikatu azpiko menuan
- Kiromantzidxa
- Bidasoako Nerbioiak
- Etxe abandonatuak
- Arratseko galderak
- Barkaidazue, baina badira herrenak
- Zurezkoa da zeru nabar hau
- Aipatu nahi ez ditugun
- Betazalak ugertuta ikusi zaitut
- Eta berandu hartutako erabaki bat
- Sehaska kanta
- Hangoak
- Baldintza subjetiboak
- Azken hondoko tabernan
- Aberria norberak bere baitan
- Gure amari hitzak
- Gaur ez zaitut ikusi
- Zuentzat
- Jakiten eta ikasten
- Hau da ene etxea
- dana_lanbrotute