Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Apoaren edertasuna

Apoaren edertasuna

Koldo Izagirre idazlearen ipuin berria eta Joseba Tapia musikariak sortutako doinuak agertzen dira ikustaldi honetan Bertan idazlea kantuan eta trikitilaria kontuan ikus daitezke.

apoaren_edertasuna”Bi soinu erabili ditut disko honetan, A eta Bb tonukoak, 1940an eginak Larrinaga-Guerrini etxean.Osaba Eluteriok gozatu zituen, eta ozentasun berezia daukate. Lagungarri, hanka hotsa eta perkusio txiki bat baliatu ditut zenbait doinutan. Jonan Ordorikak zehatz hartu du nik nahi nuen sonoritatea, eta Anjel Katarainek eman dio azken oreka guztiari, Azkarate estudioetan, 1998ko udan. Gaztelupeko Hotsak etxekoen laguntzaz gainera, ezinbestekoa izan dut Jakoba Errekondorena ere, lan hau burutzeko”.

Joseba Tapia

“Noizbait kantu zoragarri bat entzungo dut inoren ahoan, eta orduan oroituko naiz izan nuela nik zer ikusia haren sorreran. Ezin ordain litekeen ohorea egin dit Joseba Tapiak.”

Koldo Izagirre

Estudioak: Azkarate, 1998ko udan. Teknikariak: Jonan Ordorika eta Anjel Katarain. Kantuen aurkezpena: Koldo Izagirre. Hanka hotsa, trikitia, ahotsa: Joseba Tapia. Ipuina eta Hitzak: Koldo Izagirre. Marrazkiak: Pablo Galarraga. Argazkiak: Kepa Gonzalez. Ekoizpena: Gaztelupeko Hotsak.



Atalak irakurtzeko klikatu azpiko menuan