Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak

Ikuskizunak

Doinuei lotutako hitzek beti izan dute garrantzia Gaztelupeko etxe honetan eta bertatik -edo ingurutik- sortu izan dira hainbat muntaia eta ikuskizun. Hemen aurki ditzakezu horietako batzuek.

Apoaren edertasuna Koldo Izagirre idazlearen ipuin berria eta Joseba Tapia musikariak sortutako doinuak agertzen dira ikustaldi honetan Bertan idazlea kantuan eta trikitilaria kontuan ikus daitezke.

Dana lanbrotute ikustot Mitxel Sarasketa eibartarraren 20 urteko kartzelaldiaren inguruan sortutako ikustaldia. Bertan Irudiak, antzerkia, poesia eta musika uztartzen ziren. Joseba Sarrionandiaren poema bat atzekia moduan hartuta.

Ibiltarixanak XX. mendeko poesiaren aukeraketa Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi idazleen eskutik eta literaturatik hartutako testoekin Bide Ertzean taldeko partaideek egindako kantuak. Elorrioko IKB taldekoek sortutako bideo proiekzioaren gainetik. Dena Ibiliaren inguruan.

Tribuaren hitz galduak Aspaldikoa da honezkero Mikel Markez kantaria eta Pako Aristi idazlearen arteko elkartzea. 1998-99 urteetan Euskal Herriari buelta egin zioten Tribuaren hitz galduak ikuskizunarekin. Bertan kantariak eta idazleak hitzak eta hotsak, kantuak eta kontuak erakustsiz. Herriz herriko ibilian Patziku Perurena, Igor Elortza, Benito Lertxundi eta Patxi Ezkiaga moduko kolaboratzaileak ere batu zituzten emanaldietan.

Bar puerto Bar Puertok izen bereko ikuskizunean du lehen jatorria. Ikuskizun horrek literatura eta musika batzen zituen, bideoz grabatutako hainbat lagunen benetako testigantzekin tartekatuz. Portu horretatik abiatu eta bidaia berri bat jarri zuten abian Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabal musikariek 2001eko udazkenean. Kirmen Uriberen hitzak oinarritzat hartuz, irakurketa musikal berrizalea egin zuten.