Hemen zaude: Hasiera Jaialdiak SETE SÓIS SETE LUAS

SETE SÓIS SETE LUAS

akim5.jpg

Herrialdetako 30 hirik osatutako Kultura Sare batek sustatua da 2008ko XVI. edizioko Sete Sóis Sete Luas jaialdia. Honatx herrialdeok: Cabo Verde, Kroazia, Espainia, Frantzia, Grezia, Israel, Italia, Maroko eta Portugal. Herri musika, kaleko antzerkia eta arte plastikoen inguruko proiektuak aurrera ateratzen ditu Europa eta Mediterraneo aldeko kulturan izen handia duten artisten parte hartzearekin. Proiektuaren kultura maila handia denez eta Europa mailako hedadura duenez, Europar Batasunaren laguntza jaso du Kaleidoskopio, Cultura2000 eta Interreg IIIB Medocc programen bidez. José Saramago eta Dario Fo Nobel saridunak dira Jaialdiko ohorezko presidenteak.