Hemen zaude: Hasiera Jaialdiak BIZKAIKO BLUES-JAZZ ZIRKUITOA

BIZKAIKO BLUES-JAZZ ZIRKUITOA

Kanevsky

Bizkaiko Blues Jazz zirkuitoa urtean zehar (udazkenean hasi eta udaberrirarte) Bizkaian antolatzen dugun ekimena da. 2005. urtean lehen aldiz antolatu genuen jaialdi hau eta ordutik urtero antzerako egitura emanez jarraitzen dugu Bizkaiko herri ezberdinetara Blues eta Jazz doinuak eramanez.

Hasieran herri gutxiagotan antolatzen genuen, baina urteak pasa ahala herri gehiago batu zaizkigu ekimenera, gaur egun jada bost direlarik parte hartzen duten udalak. Leioa, Basauri, Zornotza, Markina eta Ermua dira hain zuzen aipaturiko herriak.

Bertako zein atzerriko taldeak gonbidatu ohi ditugu zirkuitora, beti ere ekilibrio bat mantenduz batzuen eta besteen artean. Emakumearen presentzia ere hasiera hasieratik zaindu izan dugun helburu bat da.

Gonbidaturiko artista hauek aipaturiko herri bakoitzean emanaldi bat eskeintzen dute hilabete ingururen buruan, beraz jaialdi ibiltaria dela esan dezakegu.

Azken urteetan izan diren artisten artean Julian Kanevsky Argentinarra (argazkian), Begoña Bang Matu Guinearra, JJband Andaluziarrak, Terela Gradin Galiziarra, Stayblues Donostiarrak eta Mamassita Pro gasteiz eta Madrildarrak aurki genitzake beste askoren artean.