Hemen zaude: Hasiera Denda Tornaviaje

Tornaviaje

2022ko Urria
CD
10

. Obra honetan, bere konpositore alderdia berresteaz gain, Del Val urrundu egin da ohiko hirukote formatutik: konposizio bakoitza laukote formatura ezin hobeto egokitu eta diseinatu du, taldekide bakoitzaren hizkera eta ekarpen estilistikoa zainduz. Laukotea, egiazki, zoragarria da. Romain Pilon Frantziako oholtzetan dabiltzan gitarrajole nabarmenetakoa dugu, Brian Blade eta Greg Hutchinsonen kolaboratzailea da besteak beste. Raynald Colom tronpetajole ezagun eta saritua Nicholas Payton, Greg Osby eta Chano Dominguez izenen ondoan ibili ohi da.  Manel Fortiá kontrabaxoaren birtuosoa da, belaunaldi gaztearen erreferentzia bat.

 

Formazio hau arin eta dotore dabil  Gonzalo del Valek idatzitako konposizio guztietan, “Es Bot”-en dardaratsu, “Agrio de limón”-en gomutatzaile, “Galeon”-en eta “Los tres mulatos de esmeraldas”-en garden agertzen dira taldekideek jaso dituzten eragin desberdinak. Oreka bikainean doa lana Del Valen zuzendaritzapean, jazz garaikidearen eta 70 hamarraldikoaren zenbait ukituz, kolorez jantzia “Azur” eta “Simple” piezatan, “Big Nick”-en laukoaren birtuosismoaz harro, eta “Gota d’Agua” delikatuan Brasilen miresle, ahotsa eransten zaion konposizio bakarra berau, Carme Canela abeslari kataluniarraren partaidetza bikainarekin.

 

 Itzulbidaia beste zerumuga batzuetan bizi ondoko itzuleraz mintzo zaigu. Haize egokiaren eta aldeko korrontearen bila oihalak hedatu zituen artista dugu Gonzalo del Val. Sormenaren ahalak ikertzera joan zen, ezezaguna genuena kartografiatuz, eta itzulitakoan aldaketara alderatzeko erronka hartu zuen bere gain.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...