Iruzkina
Loreleiren poet-popa
Asier Serrano testuen gibelean ezkutatzen ez den poeta horietako bat da, eta halaxe zioen berak: "poesian kaletarra izan naiz erabat". Dudarik ez dago poetek beti izan dutela koblak egiteko gogoa, eta batzuk kantautore bihurtzen dira. Baina beste batzuk, eta Serrano bigarren talde honetara biltzen da, gusturago idazten dute beste formato mota-batean aurkezteko, rock formatoan esaterako. Zehatz esateko, Lorelei taldeko kideek leia loretan urtzen dute, "Tatuatu zenidan zeruan" bigarren lanarekin Euskal Herrian, Balerdi Balerdi nafarrekin batera (edozein egunetan berriro ere grabatuko dute), gehien motibatzen gaituen power-pop eta, kasu honetan, poet-pop banda bihurtu baitira.
Lorelei taldeak -Josu Margusino baxulari berria, Jon Maza bateria, Mikel Gorosabel gitarra eta Asier Serrano kantari solista- aurreranzko urrats garrantzitsua egin du, taldekideak aski eta sobera izan dira erritmo dentsitate eta lirikotasun handiko hamar pieza berri ehuntzeko. Gitarra akustikoek eta elektrikoek "Bigarren gezia" pieza dantzatzen dute amodio fisikoaren doinuari jarraiki. Bidaia hau kantu gazi-gozoen bidaia da, "Karminen urratsak" erakusgarri, edo amodioaren/maitasunaren bikote erakarriz betea, "Nahia (Gari artean jaiotako haurra)" erakusgarri; izan ere, gai hauetan, gitarren ukituek, abestien lotura lokomotorea direnek, sakon urratzen digute arima.
"Badira oraindik" gaian teklak estali egiten du soul-kantua, pop hau zoratu egiten da, une oro mehatxua da segurtasunik gabeko etorkizunaren aurrean. "Deitudan hik arren" desioaren atean egiten den deia da. Bosgarren gai honetara helduz gero, Lorelei taldearen musika oso etxekoa da gure belarrientzat, beti hor egon dela ematen du. Taldeak erraztasunez gainditzen ditu piezak, ahapaldi-kantuak lotzeko eta errepikarekin jostatzeko gitarra solistaren zubiak dira taldeak halako karrankarik gabeko rocka egiteko duen trebetasunaren erakusgarri hoberenak.
"Trena iristen ari da" gaia biltzen duen izpirituak "Mistery Train", Junior Parker-en bluesa, aldi berean Robert Johnsonen "Love in vain" gaian oinarritua, gogorarazten digu, eta errudun sentitzen diren lokomotore modernoen erritmoan aurkezten zaigu. "Eden debekatuetan" piezan sortzen den desioak rock latindarraren erritmoa aurkezten digu, eta bide egiten dio "Tatuatu zenidan zeruan" gaiari, bildumari izena ematen dion gaiari, eta hala behar zuen; izan ere, "saudade" dakarren istorio honek, halako giro-bizitasuna eragiten die ondoz ondoko kantuei, xehetasunez osatuta dago eta arrastoak uzten ditu. "Izen gabearen lurrak" gaiaren azken ametsera iritsi baino lehen. Bihotzeranzko bidaia hau "Eguzkia altxatzen" piezan laburbiltzen da, kantu berriek sentimendu-batasuna erdiesten duten errezitaldia da, eta zauria orbaindu egiten da. Lorelei taldearen kantuak entzun ondoren nekez asetuko zaitu beste rock talde batek.