Hemen zaude: Hasiera Denda Starting!

Starting!

Bost musikari hauen curriculuma, une jakin batean ausaz gurutzatu ziren bost lagun hauen curriculuma oparoa bezain anitza da, urte askoan osatua. Ikasgelen babesean osatutako talde gisa egin zituzten lehen urratsak. Orduz geroztik egindako lanaren emaitza disko honetan islatzen da, talde iraunkor bat sendotzearen alde egin duen taldearen musikaren argazki leiala. Rubén Salvador ageri da talde-buru gisa, diskora biltzen diren gai guztiak izenpetzen ditu bat izan ezik (P.F.B. Satxa Soriazu piano jotzaileak konposatua da), baina R.S. Faktor ez da protagonismoak kutsatutako taldea. Talde gisa egiten dute lan, talde bezala jotzen dute, eta taldearen hotsa darie. Eta hori ez da erraza, ez horixe!

2011ko Uztaila
CD
agortutaAgortuta
  • R.S.Faktor:

      Rubén Salvador: Tronpeta eta Flugelhorn.

      Julen Izarra: Saxo Tenorra.

      Satxa Soriazu: Pianoa eta Teklatuak.

      Javier Mayor de la Iglesia: Kontrabaxua.

      Hilario Rodeiro: Bateria

  • Gai guztiak Rubén Salvadorrenak dira P.F.B. izan ezik, azken hau Satxa Soriazurena.
  • Musika konponketak: R.S.Faktor.
  • Grabazioa Apirilaren 9an eta 10ean egina. Nahasketak eta Masteringa Alfredo “Fredi” Paláezek Pottoko Studio estudioan 2011ko Apirilaren 15ean eta 16an eginak.
  • Musika ekoizpena: Fredi Peláez, Rubén Salvador, R.S.Faktor.
  • Diseinu grafikoa, Azala eta Argazkiak: Gustavo Paredes.
  • Maketazioa: David Gotxicoa “Gotxi”.

GAIAZ GAI:

  • The Power of Dreams:

Ametsak gogoratzen dira. Lokamutsak ahazten. Nire ametsen artean, disko hau. Honatx nire ametsetako bat. Lokamutsak ahaztu egiten dira, ez ordea ametsak.

  • Nire Lagunentzat:

Disko hau sortzeko bidaian lagun izan ditudan musikariek eman eta ematen didaten sentsazioetan oinarritua. Haientzat konposatua eta haiei eskainia. Asetasun pertsonala erabatekoa, baita musika arloan ere. Eskerrik asko bihotz-bihotzez.

  • Madame Poirot:

Konposizio berezia pertsona berezi batentzat. Eskarmentua, ezagutza. Pentsatzeko eta ikusteko beste modu bat. Nire bizitzako tarte bat, betirako oroitzapena.

  • Bonica:

Nire aitak erabiltzen duen hitza da pertsona atsegina, zintzoa eta polita definitzeko. Halakoxeak dira nire gurasoak, oso “bonicoak”. Haientzat konposizio hau. Ezer gutxi eman didaten guztiaren ondoan.

  • Hortzak:

Beldurra, izua, zalantza, ikusmina 4 ordu iraungo duen hortz interbentzioaren aurrean. Jotzen jarraitu al izango dut? Dena ondo aterako al da? Bikain atera zen dena. Poza eta lasaitasuna.

  • P.F.B:

Aspaldiko 2006an konposatua, Frank Zappari egindako keinu/omenaldi agerikoa da, zehazki musikari amerikar handiaren "A Pound For a Brown (On the Bus)" gaiari egindakoa.

  • Starting:

Ekiten, hasten, irteten, azaleratzen, sortzen, ateratzen. Honakoa da, aitzindari gisa, nire lehenengo diskoa, hainbat diskoetan aurrenekoa, espero dut. Bilatu eta gauzatutako jaiotza.

  • Buenos Modales:

Ez ditzagun galdu! Gaude lasai! Hobe alaitasuna eta harreman ona!

            Estresak eta abiadurak harrapatutako mundu honetan erraz galtzen da aldarte ona. Gozatzeko eta lasaitzeko konposizioa. Jarrai dezagun gozatzen!

 

 

 


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...