Solo
Gitarrajole, abeslari, konpositorea eta The Románticos taldeko liderra dugu Iker Piris. Blues, R'n'B eta funkez jositako lanetara ohitu gaitu zoragarri burutu eta ekoiztutako diskoetan, genero horietaz daukan ezagutza ez ezik gitarra jotzen daukan trebezia erakutsiz. Egonezina, nekagaitza, hainbat eta hainbat artistarekin kolaboratu izan du, musikaririk aktiboenetako bat bihurtu da bere generoan.
Solo diskoa Jorge Muñoz-Cobo legendarioaren Circo Perroti estudioetan grabatu zuen bi saiotan, eta Ikerrek eta Jorgek berak ekoitzi zuten. Lan honetan, bandek beti eman ohi duten babesa alboratuz, bakarka ekin dio klasikoen eta berak sortutako piezen hautaketa den obrari.
Gizon bat eta bere gitarra: sotiltasun horretan ezinbestekoa zen landa edo baserri bluesen oihartzunak ekartzea, azpigenero eta hizkera guztiak menderatzen dituen artista baten eskua eta sinadura.
I'm gonna move sinatzen du Robert Lockwood Jr.en eraginez, shuffle klabea eta ahots-exekuzio ikusgarriarekin. Chicagoko Little Walter harmonikajole eta abeslariaren One more chance with you klasikoaren birsorkuntzara dakar ondotik, ragtime eran. Ike's boogie instrumentalean gitarrajole gisa duen kalitateaz haratagoak erakusten ditu. Ezinbesteko Tampa Red taldearen Dead cats on the line piezan gerraurreko bluesera eramaten gaitu gitarraz eta ahotsez bikain jokatuz. Blind Lemon Jefferson bluesman texastarraren Black horse blues-i eman dion bizi berria, abesti horri egin zaizkion egokitzapenetan interesgarrienetako bat. Iker Robert Johnsonen espirituari leial jokatu du Dust my broom-en. Tommy Johnson handiaren Canned Heat Blues abesti klasikoaren bere bertsioa oparituko digu Iker Pirisek, eta Take me back sinatu du, joan den mendearen hasieran sortua dirudien lan ederra.
Solo diskoa blues primitiboaren eraginpean egindako abesti bilduma bikaina baino goragoko obra da, benetako bluesari leialtasunik zintzoena dion artistaren emaitza heldua. Gizon bat eta bere gitarra, sotiltasun hori minduraren ñabardurak adierazteko.
entzun: Canned Heat Blues
Artista bereko diskoak
-
Good Vibrations
2017ko EkainaCD
10 € -
Do It Yourself
2014ko AzaroaCD
10 € -
My Time
2012ko EkainaCD
10 €
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Good Vibrations
Iker Piris
2017ko EkainaCD
10 € -
Do It Yourself
Iker Piris
2014ko AzaroaCD
10 € -
My Time
Iker Piris
2012ko EkainaCD
10 €