Seinaleak
Bakarka, bere ahots, gitarra eta ahosoinuaren laguntza soilaz, Woody Guthriek 30eko hamarkadan ibili zuen bidea hartu du Markos Untzetak (Eibar, 1970) bere laugarren diskoan. Hark bezala, bere garai politiko, ekonomiko eta sozialaren kronista bihurtu da eibartarra, eta ezkutuan bizi den hiri horretako eguneroko lekuak, pertsonaiak eta egoerak ekarri ditu kantuetara, xehetasunetan aurreztu gabe. Kantuetako protagonistak indarkeriaren, gatazka politikoaren edota krisi ekonomikoaren biktimak dira, hala kartzelan 12 urte igaro ondoren gizartera berriz egokitzeko zailtasunak dituen preso ohia (Gasolindegi abandonatuan) nola banketxeek ezarritako tiraniaren menpe dena galtzeko arriskuan dagoen emakume edadetua (Zurrumurru urduria). Gure gizartean pil-pilean dauden gai gordin eta deserosoei heldu die Untzetak adorez, alegia, hamarkadak iraun dituen enfrentamendu armatuaren ondorengo berradiskidetzearen langintza zailari (Nola ez gorrotatu, Bihotzean badago toki bat), emakumeen aurkako indarkeriari (Ubelak ezkutuan) edota ongizate estatuaren gainbeherak ekarri dituen ondorio latzei (Segi eta segi, Kale gorrian).
Artista bereko diskoak
-
Ekilibrista
2022ko UrriaCD
10 € -
Eguzki gorri bat
2018ko MaiatzaCD
10 € -
Mississippi
2011ko MaiatzaCD
10 € -
Gaua basamortuan
CD
10 €
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Mississippi
Markos Untzeta
2011ko MaiatzaCD
10 € -
Gaua basamortuan
Markos Untzeta
CD
10 €