Preachin`
Bilbo aldean, hiri handi gehienetan bezala, beti egon da rhythm & blues eta rockabillyrako bazka, rock&roll doinu zaharretara zaletutako entzule eta musikarien multzo ipurterre bat, baina azken urteetan areagotu egin direla dirudi, indartsu agertu diren talde berrien azalpenarekin. Horretan zerikusia izango zuen The Reverendosek, Igor Garciak (ahotsa eta pianoa) eta Alvaro Martinezek (gitarra) bluesaren hots zaharrak berreskuratzeko 1997an sortutako taldeak. Kaliforniako bluesa, rockabillya eta swinga, horra hor talde bilbotarrak bere musikarako aukeratu zituen hiru zutabeak. Geroztik, oinarri erritmikoan hainbat aldaketa izan arren, taldeak bi disko argitaratu ditu –Retro blues (2004) eta Back in Town’ (2007)-, eta nazioarteko izar handiekin partekatu du agertokia: Robert Cray, Jerry Lee Lewis, Pinetop Perkins… Euskal Herriko blues jaialdirik garrantzitsuenetakoetan parte hartu du The Reverendosek, Hondarribiako Blues Jaialdian eta Getxo&Blues jaialdian, besteak beste.
Laukoteak Preachin’ aurkezten digu orain, bateria jotzaile berriarekin, Javi Caballero (Juke Box Rackett), grabaturiko diskoa. Estilo zaharrera grabatu dute, estudioan lau musikariek batera joz, eta horrela zuzenekoaren indarra eta sentimendua txertatu diete hamar kantuei. Horien artean blues eta rock&rollaren klasiko handiak daude (Got my Mojo Workin’, Route 66, Don’t you be Angry, I’m Tore Down…) baina The Reverendosen estilo pertsonalaren galbahetik pasata. Carl Perkinsen Boppin’ the Blues-en kasua da, diskoari hasiera indartsua emateko aukeratutako kantua. Freddie King eta Robert Johnsoni (Dust my Broom) egindako omenaldiak ez dira falta diskoan, hala nola The Reverendosek sortutako konposizioak: Bilbao, LA (Professor Longhair maisuari eta New Orleansi egindako omenaldi zoragarria), Gintonic at Manu’s Inn instrumentala, Reverendos plays the Blues (oso taldearen estilokoa) eta I don’t need your love anymore blues balada sentimenduz betea.
The Reverendos itzuli dira, helduago, dotoreago, hobeago.
Entzun : Boppin´the blues (Carl Perkins)
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
It's Fiesta Time
Los Reyes del K.O.
2010ko EkainaCD
10 € -
RED, HOT & BLUE
Travellin´ Brothers
2009ko EkainaCD
Agortuta -
Hot Tin Roof
Los Reyes del K.O.
2006ko UrriaCD
10 €