Nire Begiak
Isilik nagoenean, isiltasunaren jarrera adoptatzen edo adaptatzen dudanean, nire abestiak izatera helduko diren melodiak entzuten ditut. Gainera, ez dira edonon sortutako doinuak izaten. Orduan, halakoetan, doinu horien jatorrira abiatzen naiz bidaian, eta han aurkitzen ditudan paisaia miragarriei, aholku lagungarriei edo emozio xumeei, sentimendu zintzoei alegia, erreferentzia egiten diete nire letrek.
Pianoa eduki dut lagun abentura honetan. Nire bizitzan bada goizeko hiruretan esnatzen nauen indar ikusezin bat; nik iturria deitzen diot eta izar artean sentitzen ditut harmonia horien notak... Benetan, zoriontsu bilakatu nau sortze prozesu honek eta bederatzi abestiotan, kolore horien testurak dakarzkit, eskuez laztandu dezagun indigoa eta sudurrarekin gaua, eta bai, “dezagun” diot, prozesu honetan zehar nirekin egon baitzara inolaz ere.
Orain… pianoa jotzera noa.
Entzun: Ez nau maite
Artista bereko diskoak
-
Menditik jaitsi ginen
2020ko MartxoaCD
6 € -
Zuhaitz Horiek
2017ko AbenduaCD eta LP
14 € -
Igor eta Ni
2013ko UrriaCD
10 € -
Mara-mara
2011ko AzaroaCD
10 €
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Mara-mara
Igor Arzuaga
2011ko AzaroaCD
10 €