Naufrage
The Anvil Sea urreko lanaren ondoren, Bosco Hillek eta Rubén Xuarezek gidatutako taldeak pop, psikodelia, country, blues eta rock-and-roll kutsu handiko sustraietako musikaz jositako ondarea betikotzen jarraitzen du, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko urtealdietako rock-and-roll jarrera nabarmenarekin, hamalau kantu bikainen bitartez.
Berriro ere, itsasoa protagonista harturik bizitzaren arlo guztietan ezinbesteko hil eta bizi prozesuaren alegoria gardenean, Bosco Hillek (ahotsa, gitarra akustiko eta elektrikoa, banjo eta perkusioa), Ruben Xuarezek (ahotsa, gitarra elektriko eta akustikoa, mandolina, perkusioa) Xabier Viéitezek (teklatuak, karilloia eta koruak), Jorge Lorrek (baxua eta korua) eta Rufus El Guarrok osatzen duten bandak etenik gabeko garapenak markatutako ibilbidea sendotzen duen lana eskaintzen digu. Oraingo honetan espiritu eklektikoagoan eta are esperimentalagoan. Bandaren soinu katalagoa osatzen zuten tresnek leku eman diete tekladuari, gitarra elektrikoari eta baita thereminari ere zenbait tematan. Proposamen berri bat, interesgarria zinez.
Zuzenean grabatua, bandarekin ekoitzia eta Pablo Iglesiasek Vigoko Radar estudioetan masterizatua, NAUFRAGE hau Oscar Avendañoren (Siniestro Total, The Bo Derek’s) eta Paulo Pascualen laguntzaz egina da (Camarada Nimoy, Modulador de Ondas). Bandaren garapen puntutik haratago, disko honetan ez zaie ahaztu benetako helburua, alegia, kantu ederrak egitea. Folk ereserkiz eta taberna kutsuz hasita, The Beast Family Folksen tradiziorik jatorrenean dabil, thereminaren presentzia nabarmentzen duten elektrifikatutako arranjamendutan, countryaren eta poparen arteko biderdian dauden aire mestizoetatik igaroz A certain angel piezara. As tears go by, melodietan ukaezina den hirurogeiko urtealdiaren lurrinez eta Xabier Viéitezek teklatuetan egiten duen lan bikainaz, zoragarria da. Elora bide beretik dabil, garage kutsuz ordea, eta tempo-motel mestizoa eta dekadentea den Borracho-ra hurbiltzen gaitu. Diskoari izena damaion Naufrage-k, frantsesez abestua, bandaren unerik eklektikoenetako bat osatzen du. What you needed-ek agerian uzten du konposiziorako trebezia Waltzen klabean. Country oihartzunetara itzuliko gara Damm the Throne-n, eta Don’ t wanna let it go-n rock-and-rollera joko dugu. Bluesean murgiltzeakoa, noski, The Werewolf Blues, eta opari gisa The thoughts of Amanda, bandaren sinadura tradizionala dastatzeko. Temble-k soulera hurreratzen gaitu, eta akustikoaren estilo amerikarrera Shooting Star-ek, honetan Oscar Avendañok armonika eta Paulo Pascualek theremina joaz.
Artista bereko diskoak
-
The Anvil Sea (2LP)
2019ko UrtarrilaLP
17 € -
The Anvil Sea
2018ko AbenduaCD
10 € -
All the lost causes-CD
2016ko IrailaCD
10 € -
All the lost causes
2016ko EkainaLP
14 €
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
The Anvil Sea (2LP)
Family Folks
2019ko UrtarrilaLP
17 € -
All the lost causes
Family Folks
2016ko EkainaLP
14 €