My Time

10 

 

My Time-k 11 abesti jasotzen ditu, eta horietako batzuk Nico Wayne Toussaint (Walking down College Street), The Meters (Life Wire), Jimmy Rogers (That’s All Right) eta Albert Collins-en (If you love me like you say) moldaketak dira. Baina hau esatea batzuei ausartegia irudituko bazaie ere, The Romanticosen konposizio propioetan datza disko honen balio nagusia. Blues, gospel eta r&b pieza peto-petoak dira, bikain interpretatuak Paul San Martin (Stay Blues) pianistaren laguntzarekin. I’m Worried aipatu dugu lehen, baina badira nabarmentzea merezi duten beste zenbait kantu lan honetan: esaterako, You make me feel so fine edertasun handiko balada; If you are my friend, swing-ez gainezka dagoen rock&roll da; Baby, I’m sorry bluesaren klasiko zahar bat izan zitekeen; eta, Mamma, come back home gospel pieza eder eta zirraragarria da. J.J. Cale handiari egindako omenaldi jolasti batek (J.J. Country) ixten du diskoa. Pottoko estudioan grabatu zuten diskoa, Fredi Pelaez soinu teknikariarekin.

 

Entzun: I´m Worried

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2012/06/15
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com