My Private Circus
Maisu-lan honetan, konposizioaz eta bere musika-tresna jotzeaz gainera, beste egiteko batzuk betetzen ere ditu Kasek –besteak beste, baxua eta tekla jotzen ditu soinu teknikariarena egiteaz gain–, disko batean orain arte saiatu edo erregistratu ez dituen esparru estilistiko guztiz berezietan murgildurik.
Disko honetan entzun dezakegun musika talde klasikoagoetara ohituta dagoen jazz zale batengandik espero ez dena bada, esan dezagun are bitxiagoa gertatu zela haren sorrera. Oso berezkoa gertatu zen prozesua, izan ere gauza bat eta bera bihurtu ziren konposatzea, interpretatzea eta grabatzea. “Batera egin nuen dena, ez nuen deus ere apuntatu, ez zegoen –ez dago– konposizio hauetarako partiturarik. Gehienez ere sekuentzia harmonikoak jasotzen zituzten post-it batzuk neuzkan nire estudioko horman itsatsirik, besterik ez. Lan egiteko era aldatuz gero aldatzen ere da azken emaitza. Amaierarako kaotikoa ematen zuen denak, zirku bat zirudien, baina ikusle bakarra zegoen: nerau”.
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Quinoa
Jeronimo Martin
2012ko MaiatzaCD
10 € -
Starting!
RS Faktor
2011ko UztailaCD
Agortuta -
Emergexit
Joel Moreno Codinachs
2010ko IrailaCD
10 €