Mojo Hand
Orain arte egindako ibilbide laburrean, talde donostiar honek Estatuko gainerakoan ibilbide luzea egindako hamaika proiekturen mailako kalitatea erdietsi du bere proposamenean. Taldea 2016an osatu zuten musikaren esparruan eskarmentu handia duten bost lagunek: Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Fernando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria) eta Paul San Martinek (pianoa).
--------------------------
Entzun: Bad case of love (BB King)
Lana Fredi Pelaezek grabatu eta ekoitzi zuen 2019ko martxoaren 29an eta 30ean Pottoko estudioan (Beasain, Gipuzkoa). Mojo Hand taldeak lehen disko bikaina sinatu du Bluesa izendatzaile komun eta ezinbesteko abiapuntu hartuta Rhythm and Blues estiloan eta hirurogeigarren hamarkadaren amaierako eta hirurogeita hamargarren hamarkadaren hasierako soinu klasikoan murgiltzeko Little Miltonen jatorrizko “Ain´t no big deal on you”gaiaren bertsiotik hasita. Funkaren lurraldera eramaten dute Freddy Kingen espirituarekin, Paul San Martinen teklatua eta Jon Airaren gitarra protagonista hartuta. Bide bera proposatzen digute Albert Kingen "The Hunter" eta Rufus Thomasen "Waklking the Dog" klasikoekin. Banda trebetasun handiarekin eta berme guztiekin lerratzen da berrogeita hamargarren hamarkadaren azken urteetara Sammy Taylorrek idatziriko eta Freddy Kingek famatutako "What about love" klasikoarekin. Hirurogeita hamargarren hamarkada hasierako Taj Mahal distiratsuena berreskuratzen dute “She caught the Katy”gaiarekin, eta B.B. King bera biziberritzen dute “Bad case of love”gaian.
Benetako bermea da disko osoan zehar Paul San Martin handiaren teklatua; eta haren lanari Fernando Neiraren eta sekzio erritmikoaz arduratzen den Karlos Aranceguiren maisutasuna gehituta ateak zabaltzen zaizkie Jon Aira gitarraren lan bikainari eta Gorka Azpiroz solistaren ahots zoragarriari. Horren guztiaren erakusgarri dira Chicagoko "Slip In MUles" klasikoa, Mojo Hand taldeak berak idatziriko "Dead husband" eta Chuck Berryren "Carol", azken honek taldeak iritsi ohi duen espektro musikala oso modu erakargarrian zabaltzen duelarik. Slow Blues bat nola interpretatu behar den ezin hobe erakusten digu “Have you ever loved a Woman” gaiak. Eta Frankie Miller eskoziarraren “It´s all over” Rock and Roll moldeko gai zoragarriak, hirurogeita hamargarren urteetako kutsuarekin, berriz ere Gorka Azpirozen ahots bikainaz aberasturik, ematen dio amaiera diskoari.
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Takin our Time
Marcos Coll
2019ko EkainaCD
10 € -
A French Session
Paul San Martin
2019ko OtsailaCD
10 €