Espaloianmp3

Split 77 taldearen disko berriak “Mentura” izena darama eta berezitasunez beteriko diskoa dugu. Bi urte igaro dira taldeak bere estreineko lana “Antenna” plazaratu zuenetik. Disko bat zeinekin Euskal Herriko musika eskenan doinu eta joera berriak ezarri zituzten, ingalaterrako pop eskenaren oiartzunak Euskal Herrira hurbilduz; hala nola pop, rock eta doinu elektronikoak bere abestietan uztartuz. Guzti honetaz gain Euskal Herriko eta baita estatuko talde bakarra dugu iaz Eskoziako Aberdeen hirian ospatu zen “Go North” jaialdian parte hartzen; Paul Weller, Muse, Placebo, Shed Sheven edota Travis moduko taldeekin. Baina ez hori bakarrik, ingalaterrako “Music Week” aldizkariarengan ere interesa sortu zuen taldeak eta artikulu bat idazteaz gain beraien hileroko disko bilduman taldearen “Malkoa” abestia sartu zuten. Taldeak jaialdian utzitako sentsazio ezin hobearen ondoren, datorren udaberrirako Ingalaterratik kontzertu bira bat prestatzeko asmoarekin dabiltza.

Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com