Marmokak eta itsas izarrak
Sasoi Ilunak taldeko kide ohiak Marmokak eta itsas izarrak dakarkigu orain, bi kantuz osaturiko binilozko singlea. Hau egiteko arrazoiak musika entzuteko ohiturek azken urteetan izan duten aldaketarekin dauka zer ikusia. Azken aldian galdera bat buruan bueltaka izan du Murugarrenek: ba al du zentzurik gaur egun 10-12 abestiz osaturiko diskoak argitaratzeak, horrelako lanak osorik entzuteko ohitura galdu eta joera nagusia plataforma digitaletan eskura ditugun milaka abestien artean ale solteak dastatzea denean? Gogoeta horrek eraman du Murugarren kantuak aleka argitaratzeko erabakia hartzera, eta bidenabar ekarri du Lokatzetan Play binilozko single bildumaren sorrera. Murugarrenek eman dio hasiera sailari, eta datozen hilabeteetan osatuz joango da beste musikari batzuen ekarpenekin.
Artista bereko diskoak
-
Gautegia
2023ko UztailaCD
10 € -
Zerbait ari da gertatzen hor
2016ko UrriaCD
10 € -
14 abesti eta hamahiru istorio txiki
2013ko AzaroaCD
10 € -
B aldeko kantuak
2010ko UrriaCD
10 € -
Marjinalia
2007ko MaiatzaCD
10 € -
Hegazkinen arima
2001ko UrtarrilaCD
10 € -
Larrialdeetarako irteera
Liburua
10 € -
Nire anaiaren kotxeko argiak
CD
10 € -
Gauak, neskak eta maletak
CD
10 €
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
Zerbait ari da gertatzen hor
Txuma Murugarren
2016ko UrriaCD
10 € -
B aldeko kantuak
Txuma Murugarren
2010ko UrriaCD
10 €