Malatu
Malaturen proposamenak iturri askotatik edaten du. Lehen disko honetan, herri kantagintza -Mikel Laboa erreferentzia nabarmena da, eta Iñaxio Gabilondoren kantaerak saihestezina egiten du maisu handiarekin gogoratzea-, jazza, aire latinoak, ekialdeko melodia ijitoak –Nika Bitchiashviliren biolinari esker–, perkusio afrikarrak edota flamenko printzak nahasten dituzte, eta fusio horretatik swing handiko musika sortzen dute, entzunerraza baina landua, atsegina baina ez hutsala, hala neguan klub bateko epeltasunean nola udako gau bateko zeru izartsuaren pean gozatzeko aproposa. Malatuk sorturiko kantuak dira denak, “Maitatua sobera” (Mikel Laboaren “Ama” kantuaren moldaketa), “Bizitzan egiten duguna” (“All of me” klasikoaren moldaketa) eta “Take Five” (Paul Desmond) izan ezik.
Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...
-
FLAKUTT
FLAKUTT
2009ko AbenduaCD
Agortuta -
ESNE ZOPAK: Esnesaltzailearena
Esne Beltza
2009ko AzaroaCD/DVD
Agortuta